Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: EITB Ukrainan, bankuen zerga eta Euskaldunon Egunkariaren itxierak 20 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Ukrainan: Ukrainako gerra hasi zela urte bat beteko den honetan, inoiz ez bezalako jarraipen informatiboa eskainiko du EITBk, lekuan bertan eta zuzeneko informazioa biltzen. Izan ere, hilaren 24an beteko da urtebete Ukrainako inbasioa hasi zenetik, eta EITBko hedabide guztiek jarraipen zabala egingo diote herrialde horrek bizi duen egoerari.
- Bankuen zerga: Gaur amaitzen da Espainiako Gobernuak bankuei eta konpainia elektrikoei ezohiko zerga ordaintzeko hasieran emandako epea. Enpresa gehienek epea agortzea erabaki dute, eta gaur bertan likidatuko dute zergaren % 50, nahiz eta neurriarekin ados ez egon. Gainerako % 50a irailean ordaindu beharko dute.
-Euskaldunon Egunkariaren itxierak 20 urte: Euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarraren itxiera agindu zuen Juan de Olmo epaile espainiarrak 2003ko otsailaren 20an. ETAkide zirela egotzita, atxilotutako 10 lagunek zazpi urtez itxaron behar izan zuten errugabe zirela frogatu arte. Hona hemen bi hamarkada horien kronologia.