Mundua -

AEB

Ohion trena errailetatik atera zen inguruetan kutsadurarik ez dagoela ziurtatu du Etxe Zuriak

Berrogeita hamar bagoi inguruko trenak gai toxikoak zeramatzan horietako hamaikatan, eta otsailaren 3an errailetatik atera zen East Palestine parean; 5.000 biztanle baino gutxiagoko herria da, eta Pittsburgh-etik 60 kilometrora dago, Ohio eta Pennsylvania arteko mugatik gertu.

Trena sutan, Ohion, otsailaren 3an. Agentzietako bideotatik ateratako irudia.
Trena sutan, Ohion, otsailaren 3an. Agentzietako bideotatik ateratako irudia.
Ohion tren istripua izandako eremua segurua dela dio AEBko Gobernuak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hamahiru egun Ohion tren bat errailetatik atera ostean isuria izan den eremua segurua dela eta ura ez dagoela kutsatuta nabarmendu du AEBko Gobernuak, herritarren kezkei erantzunez.  

Berrogeita hamar bagoi inguruko trenak gai toxikoak zeramatzan horietako hamaikatan, eta otsailaren 3an errailetatik atera zen East Palestine parean; 5.000 biztanle baino gutxiagoko herria da, eta Pittsburgh-etik 60 kilometrora dago, Ohio eta Pennsylvania arteko mugatik gertu.

East Palestine txikia izanagatik ere, errepublikanoak Gobernu federala kritikatzeko probesten ari dira egoera, kalteak izan direla esanez, nahiz eta Joe Biden presidentearen Administrazioak inguru horretan arriskurik ez dagoela azpimarratu.

Ingurumena Babesteko Agentziak eremua aztertzen jarraitzen du, eta atzo arratsaldera arte 486 etxe aztertu zituen.

Ikuskapen horietan, airearen kalitatea egiaztatzen ari dira, baina baita urarena ere, eta ez dago kalitateari buruzko "kezka" sortzen duen daturik, agentzia horrek bere webgunean azpimarratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak