Mundua -

MIGRAZIOA

70 pertsona migratzaile baino gehiago hil dira Libiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta

Ontzian 80 bat pertsona zihoazela uste da. Asteartean atera ziren Libiatik, Europarako bidea hartu zuen ontzi batean.

Libiako uretan 2021ean egindako erreskate baten irudiak. Argazkia: EFE
Libiako uretan 2021ean egindako erreskate baten irudiak. Argazkia: EFE
Libiako uretan 2021ean egindako erreskate baten irudiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 70 pertsona migratzaile hil dira gaur Libiako kostaldean, guztiak elkarrekin zihoazen ontzia hondoratu ostean. Hala jakinarazi du, sare-sozialen bidez, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak.

Antza, asteartean atera ziren Qasr Alkayarretik eta Europara iristea zuten helburu. Ontzian 80 bat pertsona zihoazela uste da.

Oraingoz, zazpi pertsona erreskatatu dituzte bizirik, egoera "oso larrian", itsasertzeraino igerian iritsi ondoren. Ospitalean daude denak.

2022an, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak 1.450 heriotza zenbatu zituen Libiako kostaldean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioa Europa Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak gaur Itotzeak itsasoan Libia albisteak