Mundua -

Muturreko tenperaturak

22 dira dagoeneko Txileko erdialde-hegoaldean izandako suteen ondorioz hildako lagunak

Beste 16 pertsona larri zauritu dira. 13 urte baino gehiago damaratza Txilek lehorte luze batekin, eta ezohiko bero-bolada izaten ari da hegoaldean.

Txileko erdialdea eta hegoaldean izaten ari dira sute handiak. Argazkia: EFE
Txileko erdialdea eta hegoaldean izaten ari dira sute handiak. Argazkia: EFE
Txileko erdialdea eta hegoaldean izaten ari dira sute handiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txileko Gobernuak jakitera eman duenez, herrialdean erdialdean eta hegoaldean izaten ari diren suteen ondorioz hildako lagunak 22 dira dagoeneko, eta beste 16 pertsona "larri" zauritu dira.

Nekazal ekintzetarako batez ere erabiltzen diren Ñuble, Biobio eta La Araucaniako eskualdeak dira kaltetuenak, Txileko hiriburuaren hegoaldetik 400, 500 eta 700 kilometrora, hurrenez hurren. Salbuespenezko Hondamendi Egoera ezarri du Txileko Gobernuak.

Hondamendiei Aurre Egiteko Txileko Zerbitzu Nazionalaren arabera, 45.000 hektarea baino gehiago erre dira, eta 251 sute aktibo daude herrialde osoan.

Gainera, 1.500 pertsona euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte, eta 554 zauritu daude, horietatik 16 oso larri.

13 urte baino gehiago damaratza Txilek lehorte luze batekin, eta ezohiko bero-bolada izaten ari da hegoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Txile Hondamendi naturalen biktimak