Mundua -

Egipto

Nahasketa handia, Hosni Mubaraken osasun egoeraren inguruan

Abokatuak Egiptoko presidente ohiaren osasun egoerak hobera egin duela esan duen bitartean, mediku iturriek koma egoeran dagoela azaldu dute.

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia. Argazkia: EFE
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia. Argazkia: EFE
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia, hilzorian

00:53

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak presidente ohiari asteartean bihotzekoak eman ostean, nahasketa handia dago bere osasun egoeraren inguruko informazioetan.

Mediku iturriek azaldu dutenez, Mubarak koman dago bart tronbosi batek eman eta gero.

Bere abokatuak, ordea, presidente ohiaren osasun egoerak hobera egin duela esan du, bart ospitalean tratamendua areagotu ostean. Era honetan, klinikoki hilda dagoela ukatu du.

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia egoera larrian eraman zuten atzo Kairoko Maadi auzoko ospital militarrera. Bertan hartu zuten medikuek klinikoki hilda dagoela esan zuten, MENA albiste agentziak jakitera eman zuenez.

Medikuek emandako bertsioaren ostean, segurtasun zerbitzuek azaldu zuten "oraindik goiz" zela Mubarak klinikoki hilda dagoela esateko, "erabat inkontziente" eta "arnasketa artifizialarekin" egon arren.

84 urterekin eta Estatua 30 urtez gobernatu ostean, Mubaraki astearte honetan bihotzekoak eman dio, eta koman sartu da, ondorioz, Kairoko Tora kartzelako arduradunek ospitale militar batera eramateko ordena eman dute.

Mubaraken osasunak okerrera egin zuen 2011ko otsailaren 11n, botereari uko egin zionean, dimisioa aurkezteko eskatzen zioten manifestatzaileen presioagatik.

Farid al Dib Mubaraken abokatuak "Al Hayat" Egiptoko telebista kateari azaldu dionez, gobernuburu ohia oraindik ez da hil eta erreanimazioek bizirik mantentzen dute.

Mubarak ez zegoen osasuntsu Egiptoko segurtasun indarren eskuetan hil ziren 800 manifestatzaileengatik hasi zen prozesu judizialean. Epaiketa horren amaieran, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten ekainaren 2an.

Epai horren ostean, Egiptoko presidente ohiaren familiak hura kartzelatik ospitale militar batera eramateko nahia jakinarazi zien agintariei, hainbat komunikabidek jakitera eman zutenez.

Hosni Mubarak presidente ohiari asteartean bihotzekoak eman ostean, nahasketa handia dago bere osasun egoeraren inguruko informazioetan.Mediku iturriek azaldu dutenez, Mubarak koman dago bart tronbosi batek eman eta gero.Bere abokatuak, ordea, presidente ohiaren osasun egoerak hobera egin duela esan du, bart ospitalean tratamendua areagotu ostean. Era honetan, klinikoki hilda dagoela ukatu du.Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia egoera larrian eraman zuten atzo Kairoko Maadi auzoko ospital militarrera. Bertan hartu zuten medikuek klinikoki hilda dagoela esan zuten, MENA albiste agentziak jakitera eman zuenez.Medikuek emandako bertsioaren ostean, segurtasun zerbitzuek azaldu zuten "oraindik goiz" zela Mubarak klinikoki hilda dagoela esateko, "erabat inkontziente" eta "arnasketa artifizialarekin" egon arren. 84 urterekin eta Estatua 30 urtez gobernatu ostean, Mubaraki astearte honetan bihotzekoak eman dio, eta koman sartu da, ondorioz, Kairoko Tora kartzelako arduradunek ospitale militar batera eramateko ordena eman dute. Mubaraken osasunak okerrera egin zuen 2011ko otsailaren 11n, botereari uko egin zionean, dimisioa aurkezteko eskatzen zioten manifestatzaileen presioagatik. Farid al Dib Mubaraken abokatuak "Al Hayat" Egiptoko telebista kateari azaldu dionez, gobernuburu ohia oraindik ez da hil eta erreanimazioek bizirik mantentzen dute. Mubarak ez zegoen osasuntsu Egiptoko segurtasun indarren eskuetan hil ziren 800 manifestatzaileengatik hasi zen prozesu judizialean. Epaiketa horren amaieran, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten ekainaren 2an. Epai horren ostean, Egiptoko presidente ohiaren familiak hura kartzelatik ospitale militar batera eramateko nahia jakinarazi zien agintariei, hainbat komunikabidek jakitera eman zutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gaurko titularrak Eguneko albisteak Egipto Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?