Mundua -

AEB

Tyre Nichols hiltzeaz akusatutako bost poliziek otsailean deklaratuko dute epaile baten aurrean

Ikustaldi judizialaren helburua da agenteak fidantzapean aske irten daitezkeen edo atxilotuta jarraitu behar duten zehaztea. Guztiek zazpi zigor karguri egin beharko diete aurre, bigarren mailako erailketarena barne.

Poliziek gazteari jipoia eman zioten momentua. Argazkia: EFE
Poliziek gazteari jipoia eman zioten momentua. Argazkia: EFE
Poliziek gazteari jipoia eman zioten momentua. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tyron Nichols gazte afroamerikarra Memphisen (Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak) hiltzeaz akusatutako bost poliziak otsailaren 17an deklaratuko dute lehen aldiz epaile baten aurrean.

Ikustaldi judizialaren helburua da agenteak fidantzapean aske irten daitezkeen edo atxilotuta jarraitu behar duten zehaztea. Izan ere, Nicholsi jipoia eman zioten agenteak, guztiak afroamerikarrak, atxilotu dituzte, eta guztiek zazpi zigor karguri egin beharko diete aurre, 15 eta 60 urte arteko espetxe zigorra duen bigarren mailako hilketa barne.

Agenteek Nichols geldiarazi zuten joan den urtarrilaren 7an, trafikoko arau-hauste bat egitea egotzita. Hura atxikitu ondoren, joan den ostiralean ezagutarazitako bideo batzuen arabera, poliziek jipoia eman zioten Nicholsi, buruan ostikoak emanez eta irainduz.

Nichols, 29 urtekoa, hiru egun geroago hil zen ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa bideoak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak Polizia abusuen biktimak