Mundua -

Ukrainako gerra

AEBk 31 Abrams M1 tanke bidaliko ditu Ukrainara

Joe Biden presidenteak eman du erabakiaren berri. Alemaniak jarrera aldatu eta Leopard 2 tankeak bidaltzea iragarri ostean eman du urratsa AEBk. Ohartarazi duenez, hilabeteak beharko dituzte bidali ahal izateko.

Abrams tankeak. Argazkia: EFE
Abrams tankeak. Argazkia: EFE
Abrams tankeak. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidenteak iragarri du bere Administrazioak 31 Abrams M1 tanke bidaliko dituela Ukrainara, NATOk Ukrainako Armadari ematen dion laguntza gisa.

Bidalketarekin batera, beste neurri batzuk ere hartuko ditu AEBk, batez ere, Ukrainako tropak prestatzeko, "eremu irekian maniobratzeko gaitasuna eta epe luzerako gaitasun militarrak hobetzeko".

Bidenek prentsaurrekoa aprobetxatu du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrari eskerrak emateko, bere tankeak Ukrainara bidaltzeagatik. "Alemaniak maila eman du. Kantzilerrak batasuna defendatu du uneoro", gaineratu du.

"Ez da Errusiaren aurkako mehatxu bat", gaineratu du Bidenek. Buruzagi estatubatuarrak telefonoz hitz egin du Scholzekin, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin eta Giorgia Meloni eta Rishi Sunak Italiako eta Erresuma Batuko lehen ministroekin.

Abrams tankea. Argazkia: EFE

Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?

6:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak NATO Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra