Mundua -

Emakumeen eskubideak

Mozhgan Ilanlu zinemagile iraniarra zigortu dute sarean publikatutako zenbait argazkitan belorik ez zeramalako

Bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta 74 zigorrada hartzera zigortu dute. Gainera, 200 euroko isuna ordaindu beharko du, ezingo da herrialdetik atera eta bi urtez debekatuta izango du gizarte erakundeetan parte hartzea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango auzitegi batek ia bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri dio Mozhgan Ilanlu zinemagileari, sarean publikatutako zenbait argazkitan belorik ez zeramalako.

Gainera, 74 zigorrada hartzera zigortu dute epaileek, 200 euroko isuna ordaindu beharko du, ezingo da herrialdetik atera eta bi urtez debekatuta izango du gizarte erakundeetan parte hartzea.

Hain zuzen ere, herrialdeko segurtasunaren aurkako kolusioagatik sei urteko espetxealdia ezarri diote, eta islamiar Errepublikaren aurka egiteagatik, desordena publikoagatik eta legez kontrako ekintzei arnasa emateagatik, hamabosna hilabetekoa, Shargh egunkariak jakitera eman duenez.

Urrian hartu zuten atxilo Ilanlu. Garai hartan igo zituen sare sozialetara argazki "polemiko" horiek. Teherango kaleetan belorik gabe azaltzen zen bera, eta horixe bera egitera gonbidatzen zituen emakume iraniarrak.

Mezu horiek Mahsa Aminiren hilketaren harira sortutako protesten defentsan zabaldu zituela ulertu zuten askok. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Iran Matxismoa Giza eskubideak Asia