Mundua -

Igande honetan

Gutxienez 68 pertsona hil dira Nepalen hegazkin-istripu batean

Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina agintariek ez dute uste inor bizirik atera denik. Hegazkina Katmandutik irten zen eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da aparatua.

Nepalen izandako hegazkin-istripuaren irudia. Argazkia: EFE
Nepalen izandako hegazkin-istripuaren irudia. Argazkia: EFE
Hegazkin-istripua Katmandun (Nepal): eroritako hegazkinaren lehenengo irudiak

0:40

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 68 gorpu berreskuratu dituzte dagoeneko Nepalen, Katmandutik irtendako Yeti Airline konpainiaren hegazkin bat igande honetan lurrera erori ostean. Hegazkinak 72 bidaiari zeramatzan.

Berreskuratu dituzten hilotzak ospitale desberdinetara eraman dituzte, Rudra Thapa Nepalgo Poliziaren inspektoreorde laguntzaileak aditzera eman duenez.

Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina ez dute uste inor bizirik atera denik.

Hegazkina Katmandutik atera zen igande honetako 10:33ean (tokiko orduan) eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da, Seti ibaiaren haranean.

Hegazkinean 68 bidaiari zihoazen (tartean, sei adingabe), pilotu bi eta hegazkin-laguntzaile bi. Polizia iturriek baieztatu dute behin-behineko hildakoen kopurua.  

Bidaiariak jatorri desberdinekoak ziren: nepaldarrak, indiarrak, errusiarrak, korearrak, irlandar bat, argentinar bat eta frantziar bat, aireportuko iturriek ANI Indiako albiste-agentziari baieztatu diotenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak Asia