Mundua -

Alemania mendebaldea

Lutzerath, ikatz meategi baten hedapenagatik desagertzeko arriskuan dagoen herria

Alemaniako RWE energia enpresa erraldoiak herri horretatik oso gertu dagoen lignito meategi bat handitzeko asmoa du. Herritarrek handik alde egin dute dagoeneko, baina aktibisten topaleku eta ikur bihurtu da orain Lutzerath.

Infografia: EITB
Infografia: EITB
Infografia: EITB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemania mendebaldean kokatutako Lutzerath herriaren sarrerak jendez hustu dituzte bart segurtasun indarrek. Pentsa baino baketsuagoa izan da aktibisten erresistentzia, nahiz eta molotov koktelak eta harriak jaurti dituzten.

Azkenaldian, aktibistek bete dute herria, ez dutelako onartzen inguru hori ikatza lortzeko erabiltzea. Horren aurrean, okupazioaren alde egin dute, Lützerath aktibisten topaleku eta ikur bihurtuz.

Bertako biztanleek, bestalde, aspaldi utzi zuten herria, baina aktibistek hilabeteak daramatzate eraikin ezberdinak okupatzen, eta azken asteetan indartu egin dituzte protestak. 

Esan bezala, Alemaniako RWE energia enpresa erraldoiak herri horretatik oso gertu dagoen lignito meategi bat handitzeko asmoa du. Koloniatik 40 kilometrora dago Lutzerath.

(Irudi gorriak erakusten du noraino helduko den meategia 2025ean, moreak noraino zabalduko den 2035ean eta laranjak 2045erako hartuko duen hedadura).

Gobernuak gaitzetsi egin ditu bart izandako "erasoak". "Ez dugu ulertzen", esan du Steffen Hebestreit bozeramaileak, Renaniako Barne ministro Herbert Reul ere "harrituta" geratu da agenteen aurkako erasoekin.

Behin herria jendez hustuta, 1,5 kilometroko hesi bat eraikitzen hasi dira, RWEren bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Garzweiler II meategitik oso gertu dago herria.

Ehunka ekologistek ikatz meategi baten handitzea eragotzi nahi dute Alemanian
Ehunka ekologistek ikatz meategi baten handitzea eragotzi nahi dute Alemanian
Ehunka ekologistek ikatz meategi baten handitzea eragotzi nahi dute Alemanian

01:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Nazioartea Alemania Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Ingurumena albisteak