Mundua -

Estatu Batuak

Kevin McCarthy AEBko Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute

Alderdi errepublikarraren buruak Presidentetza lortu du, 15 bozketen ostean, gehiengo txikia baino boza gutxiago bi izanda eta bi kongresukideren abstentzioari esker.

Kevin McCarthy AEBko Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute. Argazkia: EFE
Kevin McCarthy AEBko Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute. Argazkia: EFE
Kevin McCarthy AEBko Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kevin McCarthy alderdi errepublikarraren burua AEBko Ordezkarien Ganberako presidente aukeratu dute bart, 15. bozketan errepublikar gehiengoaren babesa lortuta. Kaliforniako kongresukideak 216 boza izan ditu, gehiengoa (218) den baino bi boza gutxiago, baina nahikoa izan da izendapena gauzatzeko bertan zeuden bi kongresukide abstenitu direlako (horrela gehiengoaren kopurua gutxitu da).  

Azken lau egunetako bozketek Ordezkarien Ganberen jarduera geldiarazi dute, eta 150 urteko historian aurrekaririk gabeko krisi legegilea eragin dute, Alderdi Errepublikarraren talde batzuen artean desadostasunak izan direlako.

Ordezkarien Ganberan errepublikanoek duten gehiengo txikiari eutsi nahi zion McCarthyk Presidentetza lortzeko, kontuan izanda legegintzaldiaren erdian izandako hauteskundeetan 222 aulki lortu zituela. Azkenik, Presidentetza lortu du, baina 15 bozketen ostean.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak