Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

McCarthyk ez du lortu Behe Ganberako presidente izateko babesa, hainbat alderdikideren oposizioagatik

218 boto behar zituen Behe Ganberako speakerra izateko, eta 203 baino ez ditu lortu. Ez dute lehenengoan hautatu -mende bat ez zela halakorik gertatzen-, eta, beraz, hainbat bozketa egin beharko dira hautagaiak beharrezko gehiengoa eskuratu arte.

Kevin McCarthy errepublikanoa Behe Ganberan. Argazkia: EFE
Kevin McCarthy errepublikanoa Behe Ganberan. Argazkia: EFE
Kevin McCarthy errepublikanoa Behe Ganberan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kevin McCarthy errepublikanoak ez du Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Behe Ganberako presidente hautatua izatea lortu, 118. Kongresuaren hasieran egindako lehen bozketan.

McCarthyk 218 boto behar zituen Behe Ganberako speakerra izateko, eta 203 baino ez ditu lortu. Honenbestez, ez dute lehenengoan aukeratu - mende bat ez zela horrelakorik gertatzen-, eta, beraz, hainbat bozketa egin beharko dira hautagaiak beharrezko gehiengoa lortu arte.

Osoko bilkuran sartu aurretik, Kaliforniako ordezkariak onartu du ez zuela nahikoa boto Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako presidente izateko, baina ziurtatu du horiek lortzeko borroka ematen jarraituko duela.

Bestalde, Hakeem Jeffries New Yorkeko hautagai demokratak 212 boto lortu ditu, eta McCarthyren aurka matxinatu diren errepublikanoek beste hautagai bat proposatu dute, Andy Biggs Arizonako kongresista ultraeskuindarra, zeinak 10 boto lortu dituen.

Cámara Baja de Estados Unidos. Foto: EFE

Cámara Baja de Estados Unidos. Foto: EFE

Guztira, 9 biltzarkidek ez dute horietako baten alde bozkatu, eta Donald McEachin legegile demokrataren botoa falta izan da, azaroan hil zelako.

Ondoren, hainbat bozketa egin beharko dira hautagairen batek gehiengoa lortu arte. Hori lortu ezean, errepublikanoek (gehiengoa dute, 435 eserlekuetatik 222 lortuta) hautagai berri bat aurkeztu beharko lukete.

Speakerra aukeratzeko bozketa bat baino gehiago behar izan zen azken aldia duela mende bat suertatu zen. 1923an, Ganberako presidentea bederatzigarren bozketan aukeratua izan zen; 1869an, berriz, 60 bozketaren ondoren lortu zen, bi hilabetez luzatu zen prozesuan.

Ganberak ezin du auzirik erabaki harik eta speakerra izendatu arte. AEBko hirugarren agintaria da, Joe Biden presidentearen eta Kamala Harris presidenteordearen ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden