Mundua -

Estatu kolpea Perun

Estatu-kolpe saiakera Perun: bilakaera, urratsez urrats

Honakoa izan da abenduaren 7an Perun izan den estatu-kolpe saiakeraren bilakaera, Pedro Castillo presidenteak salbuespen gobernua iragarri duenetik Dina Boluarte presidente berri izendatu duten arte.

Pedro Castillo, abenduaren 11ko ekitaldi batean. EFEren artxiboko irudia.
Pedro Castillo, abenduaren 11ko ekitaldi batean. EFEren artxiboko irudia.
Manifestantes salen a las calles en Lima para celebrar la destitución de Pedro Castillo

0:44

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 7a Peruko herritar guztien oroimenean iltzatuta geldituko den eguna izango da. Izan ere, parlamentuan kargugabetua izatea saihestu nahi zuen Pedro Castillo presidenteak estatu-kolpe saiakera batekin idatzi du herrialdearen historiaren orri berri bat. Ondorengo lerro eta argazkiekin, gertaeren nondik norakoak azaldu ditugu, Castillok salbuespen egoera iragarri duenetik Dina Boluarte presidente berri izendatu bitartetakoak. 

Herritarrei mezua: Salbuespen egoera

Abenduaren 7an, asteazkena, Peruko Parlamentuak bera kargugabetzeko mozioa (hirugarrena) eztabaidatu baino ordu batzuk lehenago, Pedro Castillo herritarrei zuzendu da, eta Kongresua desegin eta itxiko duela eta hauteskunde berrien deialdia iragarri ditu. "Herrialdearen luze-zabalean herritarrek egindako eskariari erantzunez, salbuespenezko gobernu bat ezartzea erabaki dugu, zuzenbidezko estatua eta demokrazia ezartzera bideratua". Horrez gain, etxeratze-agindua ezarri du herrialde osoan, 22:00etatik 04:00etara.

Periodistasy y diputados permanecen en el interior del Congreso. EFE

Barneko salaketa eta dimisioak

Presidentearen iragarpenaren ondoren, alderdi ezberdinetako biltzarkideek Castilloren estatu-kolpea salatu dute. Dina Boluarte Peruko presidenteordeak salatu duenez, Kongresua ixtea eta Pedro Castillok iragarritako larrialdiko gobernua eratzea "estatu-kolpea" da. Keiko Fujimori Peruko oposizioko buruzagiak (Fuerza Popular alderdiko burua eta 1992an estatu autogolpea eman zuen Alberto Fujimori presidente ohiaren alaba) Castillori leporatu dio "etsipenezko kolpea" eman izana, eta Kongresuari hura kargutik kentzeko eta Indar Armatuei "ordena konstituzionala babesteko" eskatu die.

Presidente del Congreso William Zapata.EFE

Harold Forsythek, Peruk Amerikako Estatuen Erakundean (AEE) duen ordezkariak, uko egin dio karguari, "arrazoi moral eta profesionalengatik, dekretuetan oinarrituta funtzionatzen duen erregimen batekin inolako loturarik" ezin duela izan argudiatuta. Halaber, Pedro Castilloren abokatuak berak ere uko egin dio agintaria defendatzeari, "ordena konstituzionala hautsi" duela iritzita. Halaber, kargua utzi du Betsy Chavezek ere, Ministroen Kontseiluko presidenteak. 

Armadak ez du Castillorekin bat egin

Rimac barrutian dagoen Rafael Hoyos Rubio kuarteleko ateak itxi dituzte; bertan dago Peruko Armadaren Dibisio Blindatua eta han gordetzen dira tankeak ere. Peruko Armadak eta Poliziak iragarri dute ez dutela konstituzio-ordenaren aurkako ekintzarik onartuko.

Castillok Gobernu Jauregia utzi du familiarekin.

Herritarrak, kalera

Castilloren aldekoak nahiz kontrakoak kalera atera dira eta tentsioa eta liskarrak izan dira.  

Protestas contra Castillo. EFE

Defensores de Castillo se enfrentan a la Policía. EFE

Nazioartearen erreakzioak

Latinoamerikako agintariek (Argentina, Kolonbia, Ekuador, Brasil, Mexiko, Uruguai) kezka agertu dute gertaeren aurrean, eta erakunde demokratikoak eta ordena konstituzionala babesteko deia egin dute.

AEBk Castilloren "ekintza estrakonstituzionala" errefusatu du, eta Espainiak "ordena konstituzionalaren haustura" gaitzetsi du.

Luis Arce Boliviako presidenteak, "herri-gobernuekiko" "eliteen jazarpena" gaitzetsi du. "Hasieratik, Peruko eskuina herriak demokratikoki hautatutako eta klase xumeentzako inklusio eta justizia sozial gehiago bilatzen duen gobernu bat eraisten saiatu" dela kritikatu du agintari boliviarrak.

Castilloren kargugabetzea eta atxiloketa

Peruko Kongresuko osoko bilkurak Pedro Castillo kargutik kendu du, "ezintasun moral iraunkorragatik", aldeko 101 botorekin (130etik), eta Dina Boluarte presidenteordeari dei egin dio, estatuburu berri gisa zin egin dezan.

Diputados celebran la destitución de Castillo. EFE

Fiskaltzak Pedro Castillo Peruko presidente kargugabetua atxilotu du Limako Prefeturaren egoitzan, matxinada eta konspirazio delitua egotzita. Hara joana zen Castillo, senideekin eta Anibal Torres lehen ministro ohiarekin batera, Kongresua desegin, salbuespenezko gobernua ezarri eta hauteskunde legegileak deitu ondoren.

Pedro Castillo, detenido en la prefetura de Lima. EFE

Dina Boluarte, presidente berria

Dina Boluarte abokatu ezkertiarrak presidente karguaren zina egin du eta Peruko historiako lehenengo emakumezko estatuburua bihurtu da. Indar politiko guztien arteko elkarrizketarako eta "batasunerako" deia egin du eta "baztertuen eta gixajoen" alde borrokatuko duela hitzeman du karguaren zina egiteko orduan. Izendapen berriarekin, Peruko Kongresuko presidenteak, Jose Williamsek, Peruko "ordena demokratiko eta konstituzionala berrezarritzat" jo du.

Dina Boluarte, tras ser nombrada presidenta. EFE

Peruko Konstituzio Auzitegiak argitu duenez, Pedro Castillo presidentea kargutik kendu aurretik ezarritako etxeratze-agindua "konstituzioaren aurkakoa" da, eta, beraz, ez du legezko ondoriorik.

Behin-behinean espetxera

Pedro Castilllo Peruko presidente kargugabetua Barbadilloko (Limako Ate barrutia) espetxera eraman dute, eta bertan 48 ordu emango ditu. Bertan dago preso Alberto Fuijimori presidente ohia ere, 25 urteko kartzela-zigorra betetzen.

Pedro Castillo, detenido. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Peru