Mundua -

Iran

Mahsa Aminiren hilketaren aurkako protestetan atxilotutako bati heriotza zigorra ezarri diote Iranen

Joan den irailaren 16an protestak hasi zirenetik, epaitegi batek ezarritako zigorrik handiena da. Guztira, 15.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu Irango Poliziak, eta 330 hildakotik gora izan dira.

Teherango irudietako bat (Iran). Argazkia: EFE
Teherango irudietako bat (Iran). Argazkia: EFE
Teherango irudietako bat (Iran). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziaren zaintzapean zegoela, Mahsa Amini gaztearen hilketak eragindako protesta-oldean atxilotutako pertsona bati heriotza zigorra ezarri dio Teherango auzitegi iraultzaile batek. Joan den irailaren 16an manifestazioak hasi zirenetik, epaitegi batek ezarritako zigorrik handiena da.

IRNA albiste agentziaren arabera, epaituak Gobernuko egoitza bati su eman zion. Ondorioz, epaileek segurtasun nazionalaren aurkako eta "ustelkeria eremuan" delituak leporatu dizkiote. Azken horrek heriotza zigorra ekar lezake. Epaiaren aurkako helegitea aurkeztu dezakete oraindik.

Gainera, epaitegi berak 5 eta 10 urte arteko kartzela zigorra ezarri die beste bost pertsonari, ordena publikoa aztoratzea egotzita.

HRANA Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, protestak hasi zirenetik, 15.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu poliziak, eta 330 hildakotik gora izan dira, 50 bat, segurtasun indarreko agenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Iran Protestak gaur