Mundua -

Hego Korea

Seulgo Halloween festako hainbat parte-hartzailek ihesaldia baino lau ordu lehenago ohartarazi zuten arriskuaz

Azken txosten ofizialaren arabera, 156 pertsona hil eta 151 zauritu dira, larunbat gauean Hego Koreako hiriburuan izandako jende oldean. Herrialdeko lehen ministro Han Duk-sook onartu du ezbeharra saihesteko protokoloak falta direla.

Hego Koreako presidente Yoon Suk-Yeol, biktimen aldeko omenaldi batean. Argazkia: EFE.
Hego Koreako presidente Yoon Suk-Yeol, biktimen aldeko omenaldi batean. Argazkia: EFE.
Hego Koreako presidente Yoon Suk-Yeol, biktimen aldeko omenaldi batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat gauean Seulen izandako giza ihesaldia gertatu baino lehen jasotako larrialdi deien transkripzioek (aurreko ordu eta minutuetan zehazki hamaika dei jaso zituzten) agerian utzi dute zenbait parte-hartzaileren tentsioa goraka zihoala, eta Poliziak esku hartzea eskatu zutela. Hain zuzen, lehen larrialdi deia jende oldea baino lau ordu lehenago egin zuten. Azken txosten ofizialaren arabera, 156 pertsona hil eta 151 zauritu dira gertakarian, eta, halaber, Hego Koreako lehen ministro Han Duk-sook onartu du ezbeharra saihesteko protokoloak falta direla.

Polizia Agentzia Nazionaleko buru Yoon Hee-keunek onartu egin du festako kontrola ez zela egokia izan, eta zehaztu du dei batzuk jaso zituztela, larunbat gauean, balizko istripuez ohartarazteko. Han Duk-soo lehen ministroak ere esan du herrialdean ez dagoela protokolorik jende oldea saihesteko, eta, horrez gain, hitzeman du Hego Koreako Gobernuak "arau aldaketak" bultzatuko dituela, horrelako gertakaria berriro gertaerarik berriro izan ez dadin.

Hanek, ildo horretan, denbora eskatu du, jazotakoaren gaineko dena ikertu ahal izateko. Hori gertatu zenean, 100.000 bat lagun ari ziren Halloween ospatzen Itaewon auzoan; gauean izaten duen jai giroagatik da ezaguna auzo hori.

Oraindik ez dago argi Yongsaneo Udalak (Itaewon Barruti horretan dago) edo bertako Polizia Departamentuak abisurik zuten emanda, esanez jaian egon zitekeen pertsona kopurua kontrolatzeko prestatuta zegoen plana nahikoa zen ala ez.

Ezbeharraren ondorioz, beste bi emakume, 21 eta 24 urteko bi hegokorear, zendu dira asteartean; beraz, hildakoen kopurua 156koa da. 29 pertsona larri zaurituta daude. Azken eguneratzearen arabera, 111 zauritu bueltatu dira etxera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Albisteak Gaur Albisteak Albisteak Seul Asia azken ordukoa