Mundua -

SOMALIA

104 hildako eta 269 zauritu eragin ditu Al Shababek Muqdishoko erdialdean kamioi-bonbaz

Bi bonba-kamioik eztanda egin dute Somaliako hiriburuko gunerik jendetsuenetako batean. Ospitaleek gainezka egin dute, eta Munduko Osasun Erakundeak bere baliabideak eskaini ditu zaurituak artatzeko.

Dozenaka herritar Muqdishoko txikizioa ikusten, gaur. Argazkia: EFE
Dozenaka herritar Muqdishoko txikizioa ikusten, gaur. Argazkia: EFE
Dozenaka herritar Muqdishoko txikizioa ikusten, gaur. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 104 pertsona hil, eta 269 zauritu dituzte larunbat honetan Somaliako hiriburuan, Muqdishon, Hezkuntza Ministerioaren aurka egindako atentatuan, Yasin Madale alkateak baieztatu duenez.

Ministerioa Zobeko elkargunetik gertu dago, K-5 izenaz ere ezagutzen dena, eta Muqdishoko jendetsuenetako bat da. Zobeko bidegurutzean, 2017ko urriaren 14an, bi bonba-kamioirekin eraso egin zuten leku berean, 500 pertsona baino gehiago hilez, Somaliako historiako eraso terroristarik larrienean.

"Sarraskia izan da, seme-alabak besoetan zituzten amak, pertsona helduak, ikasleak, enpresariak....", adierazi du Hassan Sheikh Mohamud Somaliako presidenteak. Al Shabab talde jihadistari egotzi dio erasoaren ardura, 2012tik Al-Qaidarekin bat eginda dagoen taldeari.

Imagen posterior al atentado en Mogadiscio. Foto: EFE

Imagen posterior al atentado en Mogadiscio. Foto: EFE

Mohamud presidenteak "erabateko gerra" deklaratu zuen Al Shabab "desagerrarazteko", abuztuaren 23an. Egun batzuk lehenago, Muqdishoko hotel bat hartu zuten Al Shababekoek, eta 21 pertsona hil zituzten.

Orduz geroztik, hainbat operazio militar egin dituzte fundamentalisten aurka, Estatu Batuen babesarekin.

Al Shababek Gobernua hartu nahi du, eta wahabi kutsuko Estatu islamikoa ezarri (ultrakontserbadorea). Talde jihadistak Somaliako erdialdeko eta hegoaldeko landa eremuak kontrolatzen ditu, eta inguruko herrialdeei ere erasotzen die, hala nola Kenyari eta Etiopiari.

Somalia gerra eta kaos egoeran bizi da 1991tik, Mohamed Siad Barre diktadorea boteretik kendu zutenetik. Horrek Gobernu eraginkorrik gabe eta milizia islamisten eta gerra jauntxoen esku utzi zuen herrialdea.

OMEk osasun arreta eskaini die zaurituei ospitaleak gainezka daudelako

Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusiak, Tedros Adhanom Ghebreyesusek, atentatuetan zauritutako ia 300 pertsonei osasun arreta emateko aukera eskaini du; izan ere, hiriburuko ospitaleetan, ezinean ari dira.

"Hiriburuko ospitaleak gainezka daude! Egoera kontrolik gabe dago! Zauritu gehiegi daude artatzeko, gorpu gehiegi", azaldu du Abdul Jadir Adhen Somaliako anbulantzia-enpresa pribatu bakarraren jabeak RFI irratian.

Jadir Adhenek ohartarazi du ospitaleek ez dutela material egokirik. "Tamalez, zaurituen artean hildako gehiago izango direla uste dut. Batzuk oso larri daude", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Atentatuak Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak