Mundua -

TRAGEDIA HEGO KOREAN

Gutxienez 154 pertsona hil dira Seulen, Halloween ospatzen ari zirela, jendetzak zapalduta

Biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira. Seulgo Poliziak ikerketa ireki du eta Hego Koreako presidenteak dolu ofiziala ezarri du herrialde osoan.

Suhiltzaile burua komunikabideen aurrean, azalpenak ematen: EFE
Suhiltzaile burua komunikabideen aurrean, azalpenak ematen: EFE
Tragedia 100.000 lagun inguru bildutako Halloweeneko festa erraldoi batean, Seulen

01:12

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 154 pertsona hil dira eta beste 133 zauritu dira Seulen, Hego Koreako hiriburuan, Halloween festa ospatzen ari zirela gertatutako ezbeharrean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, 151 biktimetatik 19 atzerritarrak dira.

Hego Koreako prentsak zabaldu duenez, Itaewo erdiguneko auzoan gertatu da tragedia, lau metro zabal den eta maldan behera dagoen kale batean.

Inguruko merkatariek azaldu dutenez, goizetik hasi zen jendea biltzen inguru horretan eta gauean milaka pertsonak bete zituzten Itaewongo kale estuak. 100.000 lagun egon zitezkeela dio Poliziak.

Lekuko batek azaldu duenez, 22:30ak aldera, "mundu guztia bat-batean erortzen hasi zen eta behean geratu zen jendea zapaldu egin zuten". Lekukotzen arabera, bost eta sei pisu hartu zituen pertsonez osatutako "hormak".

Personal sanitario trabajando en el lugar de la estampida. Foto: EFE

Agintariek emandako datuen arabera, biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira.

Gorpuak Wonhyo gimnasiora eraman dituzte, behin-behinean, eta gero Yongsango Soonchunhyang Ospitalera eramango dituzte. Zaurituak inguruko ospitaleetara eraman dituzte eta larrialdiako ospitale bat ere jarri dute lekuan bertan.

Hainbat zaurituren egoera ikusita, litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea ondorengo orduetan, Hego Koreako agentzien arabera.

Seulgo Poliziak ikerketa ireki du gertatu dena argitzeko.

Imagen captada por un testigo del momento de la avalancha. Foto: EFE

Presidenteak dolua ezarri du

Yoon Suk Yeol Hego Koreako presidenteak dolu-aldia iragarri du eta banderak haga erdian jartzeko agindu du, "istripua erabat kontrolpean izan arte".

Joe Biden AEBko presidenteak doluminak eman dizkie bere izenean eta Jill Biden emaztearen izenean, biktimen familiei.

Charles Michael Europako Kontseiluko presidenteak ere 'shock' a adierazi du Halloween ospakizunetan izandako heriotzengatik eta ildo berean mintzatu dira Josep Borrell Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi-ordezkaria eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidentea ere, Seuletik iritsitako azken albisteek "jota" utzi dituztela adierazi.

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ere euren doluminak helarazi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea Asia Halloween