Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
Gizon batek eraso egin du Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidentearen etxean
Pelosi ez zegoen bertan, erasoa gauzatu denean. Gizonak haren senarrari eraso dio, eta bitartean, oihuka, galdezka ari zen ea non zegoen Ganberako presidentea.
EITB MEDIA
Gizon bat atxilotu dute ostiralean Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidentearen etxean indarrez sartu delako. Presidentea ez zegoen etxean, gizonak erasoa gauzatu duenean; atxilotuak Pelosiren senarrari eraso dio, eta bitartean, oihuka, galdezka zebilen: "Non dago Nancy?".
Drew Hammill Nancy Pelosiren bozeramaileak, ohar bidez, gertaturikoa baieztatu du, eta azaldu du gizona etxean sartu dela eta "bortizki" eraso diola Paul Pelosiri. Azken hori ospitalera eraman dute, eta espero dute "erabat" sendatzea.
Atxilotua 42 urteko gizona da. Poliziaren esku dago, eta bera ere artatu du mediku batek, William Scott San Frantziskoko Poliziak prentsaurrekoan jakitera eman duenez. Kartzelan sartuko da, eta armaz egindako hileta ahalegina era erasoa egin izatea egotziko dizkiote, besteak beste.
Polizia buruak adierazi du ikerketa abian dela, eta, oraingoz, ez dakitela erasoaren arrazoia zein den.