Mundua -
Epaia
Kalera irten dira egiptoarrak, Mubarakek zigorra beteko ez duen beldur
Tahrir plaza jendez gainezka dago, Hosni Mubaraken epairen aurka protesta egiteko.
Erredakzioa
Milaka eta milaka lagunek hartu dute Tahrir plaza Kairoko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko. Ez dago segurtasun neurririk eta "Herriak Mubarak hil nahi du" bezalako oihuak entzuten dira.
Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiak Tahrir plazako manifestariekin bat egin du Hosni Mubaraken epairen aurka protesta egiteko.
Hautagai islamista hauteskundeetako lehen itzulian garaile izan zen, joan den maiatzaren 23 eta 24an, eta "iraultzaren hiltzaileak" berriz epaitzeko konpromisoa hartu du bigarren itzulian Presidentetza eskuratzen badu, hilaren 16 eta 17ko bigarren itzulian. Bertan, Ahmed Shafiqekin lehiatuko da aurrez aurre,
Lehen itzuliko garaipenaren ostean, Mursik orain iraultzaileen botoa lortu nahi du, eta printzipio islamikoak baztertu gabe, azken hauek erakartzeko diskurtsoa aldatu du.
Absoluzio-epaien aurkako helegiteak
Bestalde, Egiptoko Fiskaltzak iragarri duenez, Mubaraken epaiketan izandako sei absoluzio-epaien aurkako helegiteak aurkeztuko ditu. 2011an izandako istiluetan 800 manifestarien hilketa egotzita, Egiptoko Barne Ministerioko sei goi-kargudun auzipetu zituzten Mubarakekin, baina Kairoko Auzitegiaren epaiak sei funtzionari hauek aske utzi ditu.
Milaka eta milaka lagunek hartu dute Tahrir plaza Kairoko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko. Ez dago segurtasun neurririk eta "Herriak Mubarak hil nahi du" bezalako oihuak entzuten dira.Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiak Tahrir plazako manifestariekin bat egin du Hosni Mubaraken epairen aurka protesta egiteko.Hautagai islamista hauteskundeetako lehen itzulian garaile izan zen, joan den maiatzaren 23 eta 24an, eta "iraultzaren hiltzaileak" berriz epaitzeko konpromisoa hartu du bigarren itzulian Presidentetza eskuratzen badu, hilaren 16 eta 17ko bigarren itzulian. Bertan, Ahmed Shafiqekin lehiatuko da aurrez aurre,Lehen itzuliko garaipenaren ostean, Mursik orain iraultzaileen botoa lortu nahi du, eta printzipio islamikoak baztertu gabe, azken hauek erakartzeko diskurtsoa aldatu du. Absoluzio-epaien aurkako helegiteakBestalde, Egiptoko Fiskaltzak iragarri duenez, Mubaraken epaiketan izandako sei absoluzio-epaien aurkako helegiteak aurkeztuko ditu. 2011an izandako istiluetan 800 manifestarien hilketa egotzita, Egiptoko Barne Ministerioko sei goi-kargudun auzipetu zituzten Mubarakekin, baina Kairoko Auzitegiaren epaiak sei funtzionari hauek aske utzi ditu.