Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Okupatutako lurraldeen anexioa Errusian, Siemens Gamesako kaleratzeak eta Kontrol saioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 30, hedabideetako lerroburu nagusiek:
- Errusiak Ukrainako lurralde okupatuak anexionatuko ditu: Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur (14:00etan, Euskal Herrian) sinatuko ditu Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia ukrainar lurraldeak Errusiak anexionatzeko hitzarmenak.
-Siemens Gamesa, kaleratzeen inguruko datu gehiagoren zain: Multinazionalak 2.900 langile kaleratuko dituela iragarri zuen atzo. Horietatik 475 kaleratze Espainiako Estatuan egingo ditu, baina ez zuen zehaztu zenbatean eragingo dien Hego Euskal Herrian dauden bost lantegiei.
- Lehen Kontrolerako saioa Eusko Legebiltzarrean: Urte politiko berria hasi berritan, EAEko ganberak Jaurlaritzari egindako lehen kontrol saioa hartuko du, 09:30etik aurrera. Zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en.