Mundua -

Ukrainako gerra

Putinek gaur sinatuko ditu Ukrainan okupatutako lurraldeak anexionatzeko hitzarmenak

Euskal Herriko 14:00etan egingo du. Ukrainan, Zelenskik Segurtasuneko Kontseilu Nazionala deitu du ostiralerako.

Zenbait pertsona, erreferendumean, Mariupolen. Argazkia: EFE.
Zenbait pertsona, erreferendumean, Mariupolen. Argazkia: EFE.
Zenbait pertsona, erreferendumean, Mariupolen. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur, hilak 30, sinatuko ditu Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia ukrainar lurraldeak Errusiak anexionatzeko hitzarmenak. Bien bitartean, Ukrainan, Volodimir Zelenski presidenteak Segurtasuneko Kontseilu Nazionala deitu du.

"Lurraldeak Errusian sartzeko akordioen sinadura ostiralean izango da", adierazi du Errusiako Presidentetzako bozeramaile Dimitri Peskovek eguneroko prentsaurrekoan. Peskovek gaineratu du sinadura Kremlineko Jauregi Handiko San Jurgi aretoan egingo dutela, Euskal Herriko 14:00etan. Ekitaldian, Putinek hitzaldi garrantzitsua emango du.

Eskualde horietako liderrak asteazken gauean iritsi ziren hegaldi berean errusiar hiriburura. Bezperan, Khersongo Volodimir Saldo, Zaporizhiako Yevgueni Balitski, Donetseko Denis Pushilin eta Luhanskeko Leonid Pasechnik agintariek formali eskatu zioten Putini lurraldeak Errusian sartzea.

Moskuk Plaza Gorriko sarrerak itxi ditu Ukrainako lau eskualderen atxikimendu ekitaldirako
Moskuk Plaza Gorriko sarrerak itxi ditu Ukrainako lau eskualderen atxikimendu ekitaldirako
Moskuk Plaza Gorriko sarrerak itxi ditu Ukrainako lau eskualderen atxikimendu ekitaldirako

0:43

Babes handia erreferendumetan

Errusiaren aldeko agintariek zabaldutako datuen arabera, boto guztiak zenbatuta, boto emaileen % 87,05ek, anexioak babes txikiena eskuratu duen lurraldean, eta % 99,23k, babes handiena izan duen lurraldean, baiezkoa eman dute erreferendumetan.

Galdeketak gerra garaian, mehatxu militarren artean eta inolako berme demokratikorik gabe egin zituzten, eta agintari errusiazaleak etxez etxe joan ziren, militarrekin batera, botoak jasotzeko. NBEk eta nazioarteko herrialde gehienek ez dute aintzatesten erreferendumen emaitza.

Aurreikuspena da errusiar Parlamentuko bi ganberek datorren asteko hasieran formalki berrestea anexio akordioak. Errusiar Senatuak asteartean eztabaidatuko du gaia, urriaren 4an; lehenago, Dumak, alegia, Behe Ganberak, ezohiko saioa egingo du, aurreko egunean, astelehenean, oniritzia ematea helburu.

Halaber, gaur arratsaldean, Moskuko Plaza Gorrian, anexioa babesteko ekitaldia egingo dute. Kremlinek zehaztu du jakitera emango duela Putin ekitaldian izango den ala ez.

Zelenskik Segurtasuneko Kontseilu Nazionala deitu du

Bitartean, hitzarmenen sinadurarekin bat eginda, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik Segurtasuneko Kontseilu Nazionala deitu du, premiazko bileran, gaurko.

Ordu batzuk lehenago, Zelenskik adierazi du beharrezkoa dela nazioarte mailan erreakzio sendoa egotea, Moskuk egindako "legez kontrako ekintzen aurka"; hala esan dio, telefonoz, Andrzej Duda Poloniako presidenteari. Ekintza horiek, Zelenskiren esanetan, "nazioarteko zuzenbidearen funtsak ahuldu egiten dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra gaur