Mundua -

Ukrainako gerra

Finlandiak politika "oso zorrotzarekin" mugatuko du errusiarren sarrera

Orain arte Errusiako turistek Schengen eremuan sartzeko aukera izan dute Finlandiako mugatik. Baltikook herrialdeek eta Poloniak, ostera, sarrera horiek eragozteko neurri zorrotzagoak hartu zituzten.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Errusiarren iritsiera % 57 igo da Finlandian, Putinen iragarpenaren ondoren

0:43

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pekka Haavisto Finlandiako Atzerri ministroak iragarri duenez, bisak murrizteko politika berri "oso zorrotza" jarriko dute martxan, errusiarren sarrera mugatzeko.

Arrazoi humanitarioengatik salbuespenak izango direla aipatu du Haavistok, baina mugan, modu indibidualean, bisak bertan behera utziko dituzte baldintzak betetzen ez baldin badira, Yle Finlandiako irrati publikoak jakitera eman duenez.

Sauli Niinisto Finlandiako presidenteak Helsingin Sanomat egunkarian zehaztu duenez, "errusiarrei bidaiatzeko aukera ematen zien lurreko ibilbide bakarra bihurtzen ari zen Finlandia", eta "arrazoi berezirik ez duten" guztiei bisak "modu esanguratsuan" murriztea beharrezkoa zen.

Finlandiak eta Errusiak 1.340 kilometroko muga dute, Europar Batasuneko estatu guztien artean luzeena. Orain arte Errusiako turistek Schengen eremuan sartzeko aukera izan dute Finlandiako mugatik. Baltikoko herrialdeek eta Poloniak, aldiz, sarrera horiek eragozteko neurri zorrotzagoak hartu zituzten.

Mobilizazio partzialaren aurrean, errusiarren erreakzioa "histerikoa" izan dela uste du Kremlinek

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak asteazkenean iragarritako mobilizazio partzialaren aurrean, herritarren erreakzioa "histerikoa" izan dela uste du Kremlinek.

"Erreakzio histerikoa nolabait ulertu dezaket, iragarpenaren ostean, lehen orduetan, aurreneko egunean, oso emozionala izatea; hain zuzen ere, informazio pitin bat eskasa zelako, ulergarria eta justifikagarria denez", adierazi du Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak.

Mobilizazioaren hasierarekin batera, errusiarrek bisarik gabe sartzea duten herrialdeetara hegazkin-txartelak agortu eta auto-ilarak sortu dira Kazakhstaneko mugetan, baita Georgia, Finlandia eta Mongoliako pasabideetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Eguneko albisteak Albisteak Finlandia Errusia-Ukraina gerra