Mundua -

Frantzia

Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan

Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.

Farmazia frantses bat. WikiCommons
Farmazia frantses bat. WikiCommons
Farmazia frantses bat. WikiCommons

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Hurrengo eguneko pilula" deiturikoa doakoa izango datorren urtetik aurrera frantziar Estatuko emakume guztientzat, eta ez dute errezetarik beharko farmazietan eskatzeko. Larrialdiko kontrazepziorako aukera erraztu nahi da horrela.

Françcois Braun Osasun ministroak egin du iragarpena 20 Minutes egunkariari emandako elkakrrizketa batean. "Larrialdiko kontrazepziora jotzeko dauden arazoei aurre egiteko" neurri gisa aurkeztu du, "jakin baita pilularen eraginkortasuna haurdunaldirako arriskua dakarren harremanaren osteko 24 ordutakoa dela gehienez ere".ç

Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.

Braunek azaldu deunez, doakoak izango dira, errezetarik behar izan gabe, sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak hautemateko osasun-kontrolak 26 urte arteko herritarrentzat, horiek direlako arrisku handien dutenak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Nazioartea Iparraldea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua Farmaziak