Mundua -

asia

Zortzi milioi pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Japonian, "aurrekaririk gabeko" tifoi baten ondorioz

Tokiko agintariek 5. mailako alerta ezarri dute, japoniar alerta eskalako mailarik altuena, alegia. Askotariko fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte azken orduetan.

Nanmadol tifoiak eragindako haize-bolada bortitzek Miyazaki astindu dute. Argazkia: EFE
Nanmadol tifoiak eragindako haize-bolada bortitzek Miyazaki astindu dute. Argazkia: EFE
Nanmadol tifoiak eragindako haize-bolada bortitzek Miyazaki astindu dute. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3,7 milioi etxebizitzatako zortzi milioi pertsonak jaso dute, gutxienez, ebakuazio agindua Japoniako hegoaldean eta mendebaldean. Izan ere, 'Nanmadol' tifoiak astindu du herrialdea; "aurrekaririk gabeko" ekaitza, tokiko agintarien arabera.

Hain zuzen ere, Kiushu, Shikoku eta Chugoku eskualdeak daude ebakuazio agindupean. Orain arte, 33 zauritu zenbatu dituzte ekaitzarekin lotutako ezbeharretan, NHK telebista publikoak jakitera eman duenez.

Tokiko agintariek 5. mailako alerta ezarri dute, japoniar alerta eskalako mailarik altuena alegia, bai Kiushun bai Kagoshima eta Miyazakin. Azken bi eremu horietan, 55.000 etxebizitzatako 110.000 pertsona baino gehiago ohartarazi dituzte.

Japoniako Meteorologia Agentziak abisu berezia igorri du "aurrekaririk gabeko" tifoiaren aurrean; uholdeek, ibaien uhaldiek eta lur-jasek eragin dezaketen arriskua dela eta.

Kagoshima hiritik gertu zegoela ukitu du lurra ekaitzak, Kiushu uhartean, igandeko 19:00ak aldera. Japonia hegoaldean dagoen Chugokurantz joko du jarraian, orduko 20 kilometro inguruko abiaduran.

Tifoiak "aurrekaririk gabeko ekaitzak, olatu altuak eta itsaski ziklonikoak" ekar litzake, Japoniako Meteorologia Agentziak ohar batean adierazi duenez.

Era berean, askotariko fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte azken orduetan.

Fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte
Fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte
Fenomeno meteorologikoek munduko zenbait txoko astindu dituzte

01:04
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Japonia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Asia Hondamendi naturalek kaltetutakoak Urakanak azken ordukoa