Mundua -

Ukrainako gerra

Ukrainako hegoaldean 500 kilometro karratu askatu dituela ziurtatu du Kievek

Ukrainaren hitzetan, Kherson eskualdean, Visokopillya, Novovoznesenske, Bilogirka, Sukhy Stavok eta Myrolyubivka askatu dituzte. Errusiaren aldeko agintariek, ordea, Ukrainako Armadak lurraldearen "metro bakar bat ere" berreskuratu ez duela ziurtatu dute.

Errusiako soldadu bat Khersonen (Ukraina). Argazkia: EFE
Errusiako soldadu bat Khersonen (Ukraina). Argazkia: EFE
Kharkiv hiria argindarrik gabe dago, errusiarren erasoen ostean

1:23

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nataliya Humenyuk Ukrainako Defentsa Indarren pentsa zentroko buruzagiak jakitera eman duenez, Ukrainako Armadak 500 kilometro koadro inguru askatu ditu herrialdearen hegoaldean.

Gainera, azken bi asteetan, Ukrainako Indar Armatuek 1.800 "inbaditzaile errusiar" baino gehiago akabatu dituzte herrialdearen hegoaldean, erantsi du Humenyukek, Ukrinform albiste-agentziak jakinarazi duenez.

"Eremu batzuetan 4-12 kilometro aurrera egin eta 500 kilometro karratu inguru askatu ditugu. Kherson eskualdean, Visokopillya, Novovoznesenske, Bilogirka, Sukhy Stavok eta Myrolyubivka dagoeneko askatu ditugula eta Ukrainako banderapean daudela iragarri dezakegu", zehaztu du.

Azken asteetan, Ukrainako Armadak "500 ibilgailu blindatu, 122 tanke, bi hegazkin, bi helikoptero eta 10 gurutzaldi-misil" suntsitu dituela gaineratu du bozeramaileak.

Fuerzas rusas en Jersón (Ucrania). Foto: EFE

Ukrainak lurraldea berreskuratzeko kontraerasoa abiatu du azken egunetan, bereziki herrialdearen ekialdean eta hegoaldean.

Errusiako soldaduak atzera egiten ari direla azpimarratu du Kieveko Gobernuak, baina Moskuk erabaki estrategikoa dela dio, indarrak Donbassen areagotzeko.

Errusiaren aldeko agintarien ahotan, Ukrainako Armadak "ez du metro bakar bat ere" berreskuratu Khersonen. "Metrorik ez da laga, ezta zentimetrorik ere. Errusiako Defentsa Ministerioaren gure defendatzaileak irmo eusten ari dira", adierazi dio Kiril Stremousov Khersoneko administrazioaren buruzagiordeak Errusiako telebista publikoari.

Hiriburuan ez ezik, lurralde osoan "une honetan ez dago mehatxurik", nabarmendu du agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra