Mundua -

Gerra Ukrainan

Zaporizhiako zentralaren inguruan segurtasun-gunea sortzea eskatu du NBEren agentzia nuklearrak

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen helburua da balizko hondamendi erradioaktiboa saihestea.

Zaporizhiako zentrala, kanpoaldetik. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Zaporizhiako zentrala, kanpoaldetik
Zaporizhiako zentrala, kanpoaldetik. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak, alegia, NBEren agentzia nuklearrak, gomendatu du, Zaporizhiako zentral nuklearrean berriki egindako bisitaren ostean, zentralaren inguruan segurtasun-gunea sortzea. Horren helburua da balizko hondamendi erradioaktiboa saihestea.

"Horrek eskatzen du alde guztiak ados egotea, segurtasun nuklearreko gunea ezartzeko", dio erakundearen txostenak. Astearte honetan zabaldu dute txosten hori, Vienan.

Indar errusiarren mendean dago Zaporizhiako zentrala, eta astelehen arratsaldean deskonektatu zuten ukrainar saretik. Bonbardaketak izan dira bertan, eta Errusiak eta Ukrainak elkarri egozten diote horien errua. Bonbardaketa horien ondorioz, azken hilabeteotan hondamendi nuklearra gertatzeko arriskua dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia albisteak Vladímir Putin bideoak NBE albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra