Mundua -
ukrainako gerra
Zaporizhiako zentral nuklearrak azken erreaktorea deskonektatu du, bonbardaketa berrien ostean
Larunbatean ere, ukrainar sare elektrikotik deskonektatuta gelditu zen Europako zentral atomikorik handiena dena, inguruetan zenbait bonbardaketa izan ondoren.
agentziak | eitb media
Zaporizhiako zentral nuklearrak martxan zirauen azken erreaktorea desaktibatu du, inguruetan izandako eraso berriek eragindako sute baten ostean, Energoatom enpresa ukrainarraren arabera.
Gainera, Ukrainako autoritateek jakinarazi dute "ezinezkoa" dela unean "lineetan inolako konponketa lanik" egitea, zentralaren inguruan izaten ari diren borrokaldiak bitarteko.
Larunbatean ere, ukrainar sare elektrikotik deskonektatuta gelditu zen Europako zentral atomikorik handiena dena, inguruetan zenbait bonbardaketa izan ondoren, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (EANA) orduan egiaztatu zuenez.