Mundua -

energia-krisia

Europaren behar energetikoen zati bat ase dezakeela adierazi du Iranek

Hala ere, Irango Atzerri Ministerioko bozeramaile Naser Kananik argitu du hori posible izango dela baldin eta 2015eko itun nuklearra berrezartzen bada eta AEBk ezarritako zigorrak bertan behera uzten badira.

2015eko negoziazioak. EFEren artxiboko argazkia.
2015eko negoziazioak. EFEren artxiboko argazkia.
2015eko negoziazioak. EFEren artxiboko argazkia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranek astelehen honetan adierazi duenez, Europaren behar energetikoen zati bat ase dezake 2015eko itun nuklearra berrezartzen bada eta herrialde pertsiarraren aurka Estatu Batuek ezarritako zigorrak bertan behera uzten badira.

"Negoziazioek arrakasta badute eta zigorrak kentzen badira, Iranek Europaren beharren zati bat ase dezake, batez ere, energia baliabideen arloan", adierazi du Naser Kanani Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.

Kananik gogorarazi du Iranek petrolio eta gas erreserba handiak dituela, eta Ukrainako krisia dela medio Europak dituen "energia arazoak" neurri batean behintzat konpontzen lagundu dezaketela.

Itun hori hautsi egin zen 2018an; izan ere, Donald Trump akordiotik irten egin zen, eta Iranen aurkako zigor ekonomikoak ezartzen hasi zen berriro.

Teheranek urtebete geroago erantzun zuen ahalegin nuklearrak bizkortu eta uranioa aberastuz.

Azken 16 hilabeteetan, munduko potentziek eta Iranek akordioa berrezartzea negoziatu dute, orain arte, alferrik.

Washingtonek Errepublika Islamikoari zigorrak ezarri baino lehen, ekoizpena 3,8 milioi bd-koa zen. Zigorren ostean, herrialde persiarrak ekoizpena eten behar izan zuen nabarmen, baina Mohsen Joyaste Mehr Irango Petrolio Konpainia Nazionaleko zuzendari exekutiboaren arabera, apiriletik, zigorren aurreko mailara iritsi da.

Ildo horretan, Mehrrek berriki adierazi du ekoizpena eguneko 4,03 bd-ra igoko dutela 2023ko martxorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Eguneko albisteak Albisteak Iran Petrolioa Elektrizitatea Gas naturala Errusia-Ukraina gerra