Mundua -
Errusia
Mikhail Gorbatxov hil da
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea 91 urterekin zendu da gaixotasun luze baten ondorioz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea eta Perestroikaren sustatzailea hil da astearte honetan Moskun 91 urterekin.
"Gaixotasun luze eta larri baten ondorioz, arratsalde honetan, Mikhail Gorbatxov hil da", adierazi diote Ospitale Zentraleko iturriek RIA Novosti agentziari.
Gorbatxov larunbatean hobiratuko dute Moskuko Novodevichy hilerrian, Errusiako beste hainbat pertsonaia historikorekin eta Raisa bere emaztearekin batera. Aurrez, hil-kapera Sindikatuen Etxeko Zutabeen Aretoan jarriko dute.
Gorbatxovek urteak zeramatzan komunikabideetatik eta ekitaldi publikoetatik aldenduta, osasun arazoak zituelako.
Komunikabide errusiarren esanetan, hilabeteak igarotzen zituen erietxean, hainbat gaixotasun tarteko. 2019an, adibidez, pneumoniak jota eraman zuten ospitalera.