Mundua -
ELIZA KATOLIKOA
Aita santua kardinal guztiekin bilduko da dimisio posible baten alarma piztu ondoren
Igande honetan, Celestino V.a aita santuaren hilobia bisitatu zuen. Kargua utzi zuen lehenengo aita santua izan zen, eta Franciscok gauza bera egingo duen aukera dago mahaigainean.
EITB MEDIA
Francisco aita santua munduko kardinal guztiekin bilduko da astelehenean eta asteartean. Bilera Vatikano Hirian izango da, ateak itxita eta gai zerrendarik gabe.
Aita santuaren bileraren ezohikotasunak zurrumurruak piztu ditu, igande honetan, Celestino V.a aita santuaren hilobiari bisita egin baitio. Izan ere, azken hori kargua utzi zuen lehenengo aita santua izan zen, eta Franciscok gauza bera egingo duen alarmak piztu dira.
Aita santuaren osasun egoerak kolokan jarri du bere agenda, eta, azken hilabeteetan, bertan behera utzi behar izan ditu zenbait bidaia bere gaixotasunaren larritasunaren ondorioz.