Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Errusiak emakume ukrainar bat identifikatu du Duguinaren atentatuaren egile gisa
Moskuk uste du Errusiara alabarekin heldu zen emakume ukrainar batek lehertarazi zuela bonba. Gauzak horrela, Ukrainak erasoarekin duen harremana ukatzen jarraitzen du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak Ukrainako zerbitzu sekretuei leporatu die larunbat honetan Daria Duguina, Alexander Duguin aholkulariaren alaba, hil izana. Moskuk uste du Errusiara alabarekin heldu zen emakume ukrainar bat (Natalia Vovk Pavlova) dela atentatuaren egilea.
Errusiako zerbitzu sekretuen prentsa-zerbitzuak argitaratutako jakinarazpenaren arabera, krimenaren ondoren, emakumeak Moskutik Estoniara alde egin zuen alabarekin batera. Dokumentuak azaltzen duenez, Duguinaren hilketa antolatzeko eta haren bizimoduari buruzko informazioa lortzeko, emakumeak apartamentu bat alokatu zuen Moskun, hildakoa bizi zen eraikinean.
Bestalde, Donetsk-eko errepublikako buruak "banakako izua" sortzea leporatu dio Ukrainari.
Hala ere, Ilia Ponomariov Ukrainan erbesteratutako oposizioko diputatu ohi errusiarrak Duguinaren aurkako atentatua Armada Nazional Errepublikanoari (ENR) egotzi dio. Armada hori partisano errusiarrek sortu zuten.
Errusiako diputatu ohiak adierazi duenez, ENRko partisanoekin harremanetan dago eta haien baimena du beren manifestua irakurtzeko.
Duguina larunbat honetan hil zen, bere ibilgailuaren behealdean bonba bat lehertu zenean.
Ukrainak erasoarekin duen harremana ukatzen jarraitzen du.