Mundua -
gas hornidura
Errusiak hiru egunez itxiko du 'Nord Stream 1' gasbidea, "mantentze-lanak" direla eta
Abuztuaren 31tik irailaren 2ra arte egongo da itxita gasbidea. Gakoa da Europa erdialdeko gas hornidurarako.
agentziak | eitb media
Europa erdialdeko gas hornidurarako gakoa den 'Nord Stream 1' gasbidea itxita egongo da abuztuaren 31tik irailaren 2ra arte, Gazprom konpainiaren arabera. "Mantentze-lanak" argudiatu ditu enpresak etenaldi hori justifikatzeko.
Erraldoi errusiarrak azaldu duenez, aktibo dirauen ponpaketa geltoki bakarra aldi baterako etengo da eta, behin lanak bukatuta, gas jarioari berriro ekingo diote eguneko 33 milioi metro kubikorekin, Interfax agentziaren arabera.
Alemaniak gasbide horrekiko konfiantza azaldu du barne eskaria asetzeko, 'Nord Stream 2' proiektu alternatiboa baztertu ondoren, otsailean Errusiak Ukrainari eraso egin zionetik.
Ostiral honetan, Olaf Scholzen Gobernuak baztertu egin du 'Nord Stream 2' berpizteko aldi baterako salbuespenik onartu daitekeenik, Wolfgang Kubicki liberalen liderrak hala proposatu ostean.