Mundua -

Pelosiren bisita Taiwanera

Txina maniobra militarrak egiten hasi da benetako suarekin Taiwan "blokeatuta"

Taipeiko Defentsa Ministerioaren arabera, Txinak itsas eta aire eremua itxi du uharteko sei gunetan. Pekinek salatu duenez, bestalde, RC-135S motako AEBko hegazkin bat Japoniatik atera da uhartera bidean.

Txinako hegazkinak Formosako itsasartean. AFPren bideo batetik ateratako argazkia
Txinako hegazkinak Formosako itsasartean.
Txinako Armadak maniobrak hasi ditu Taiwango itsasartean, uhartetik hurbil

0:44

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taiwan inguruan benetako suarekin maniobra militar "garrantzitsuak" abiatu ditu Txinako Armadak, uharteko Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Maniobrak igandera arte egingo omen ditu Pekinek, eta Taiwan "airez eta itsasoz blokeatzea" ekarri du.

Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidenteak Taiwanera egindako bisitaren ostean hasi ditu ariketak Txinak. Taiwanen arabera, uhartetik gertu dauden sei guneren —horietako bat Kaohsiung kostaldetik 20 kilometrora— itsas eta aire espazioa itxi du Txinak.

Atzo bertan, Txinako 27 hegazkin militar atzeman zituen Taiwanek Aire Defentsarako Identifikazio Gunean, eta Taipeiko Armadak borrokarako aire-patruila bat bidali zuen eremura, irrati bidezko ohartarazpenak bidali zitzan.

Kinmen uharteen gainetik —Txinako Xiamen hiritik 30 kilometrora, baina Taiwanen kontrolpean— Txinako drone militar bat ere detektatu omen du Taiwanek, eta, horri erantzuteko, bengalak bota behar izan ditu bart birritan.

Zer ondorio izango ditu Nancy Pelosik Taiwanera egin duen bisitak?
Zer ondorio izango ditu Nancy Pelosik Taiwanera egin duen bisitak?
Zer ondorio izango ditu Nancy Pelosik Taiwanera egin duen bisitak?

5:29

Uharteok hainbat aldiz bonbardatu ditu Txinak azken hamarkadetan, Taipeiren eta Pekinen arteko tentsioak gora egin izan duenean.

Taiwango komunikabideen arabera, maniobrek nazioarteko 18 aire-bideri eragin diete, eta 900 hegaldi baino gehiagok ibilbidea aldatu behar izan dute.

Txinako hedabideek zabaldu dutenez, RC-135S motako AEBko hegazkin bat Okinawa uhartetik (Japonia) atera da uhartera bidean. Dena dela, azkenean, Ronald Reagan hegazkin-ontzia Taiwanetik urrundu da, ipar-ekialdera jota (Japoniarantz).

Txinaren ahotan, Pelosiren bisita "iruzurra" izan da, "traizio deitoragarria".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden 2022ko Taiwani buruzko albisteak