Mundua -
Lehenengo emaitzak
Anaia Musulmanak Egiptoko hauteskundeak irabazi dituela esan du
Anaia Musulmanak alderdi islamiarrak esan du Mohamed Mursi hautagaiak boto gehien jaso dituena izan dela lehengo itzulian.
Erredakzioa
Anaia Musulmana islamiarrak ostegun honetan azaldu duenez, lehenengo emaitzen arabera, Mohamed Mursi haien hautagaia izan da boto gehien jaso dituena Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian.
Esan el Ariam Askatasuna eta Justizia Alerdiko presidenteordeak azaldu duenez, 200 eskola baino gehiagotan jasotako emaitzek Mursiri ematen diote garaipena.
Halere emaitza ohiaren behin betikoak ez direla adierazi du, Egiptoko herrialde osoan 13.000 hauteskunde-eskola baino gehiago daudelako. Halere, Mursi bigarren itzulira pasatuko dela dio guztiak, eta, itzuli hori beharrezkoa izanez gero, ekainaren 16an eta 17an egingo da.
Sinboloak Egiptoko boto-txarteletan, analfabetoei laguntzeko
Lehen eguneko partehartze handiaren ondoren, Egiptoko hauteslekuek ateak ireki dituzte, bigarrenez.
Bertan direla, irakurtzen ez dakiten egiptiar askok ezin dute hautagaiaren izena boto-txarteletan identifikatu, eta, arazoari aurre egiteko, sinboloak erabilita aukeratzen dituzte txartelak. Eguzkia, balantza bat, zaldi bat edo eskailera bat bilatzen dute boto-txarteletan, hautagaiaren arabera. Izan ere, aurretik, sinbolo horiek beraiek hautagai bakoitzaren aurpegiaren alboan ikusi izan dituzte, kalean, hauteskundeetako karteletan.
Egiptoko herritarren % 40 da analfabetoa, eta arazo horri aurre egiteko sinbolo bana ezarri zitzaion apirilean alderdi bakoitzeko hautagaiari.
''Arranoaren bila'' zihoan gaur Safaa Ibrahim 55 urteko emakumea, Hadmin hautagai naseristari botoa eman nahian. Semeak behin eta berriro hala eskatu diolako aukeratu du arranoa; ''nire semea iraultzaile hutsa da'', azaldu du.
Ibrahimentzat sinbolo horiek ezinbestekoak dira: ''Bestela, norbaiten laguntza behako nuke botoa emateko; eta beste hautagaietako jarraitzaileek iruzur egin nazakete'', azaldu du.
Piramide bat, kotxe bat, erloju bat, euritako bat edo izar bat dira hautagaiak identifikatzeko alderdiek aukeratutako beste sinboloetako batzuk.
Irregulartasun gutxi bigarren jardunaldian
Begiraleen arabera, irregulartasun gutxi egon dira bigarren egun honetan, eta Mohamed el Jamlishi Arabiar Ligako begiraleen buruak garrantzia kendu die. ''Orokorrean ezjakintasunak eta eskarmentu faltak eragindakoak dira. Antolakuntza ona da, baina aitortu beharra dago jarrera horiek eragina dutela'', azaldu du.
Anaia Musulmana islamiarrak ostegun honetan azaldu duenez, lehenengo emaitzen arabera, Mohamed Mursi haien hautagaia izan da boto gehien jaso dituena Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian. Esan el Ariam Askatasuna eta Justizia Alerdiko presidenteordeak azaldu duenez, 200 eskola baino gehiagotan jasotako emaitzek Mursiri ematen diote garaipena. Halere emaitza ohiaren behin betikoak ez direla adierazi du, Egiptoko herrialde osoan 13.000 hauteskunde-eskola baino gehiago daudelako. Halere, Mursi bigarren itzulira pasatuko dela dio guztiak, eta, itzuli hori beharrezkoa izanez gero, ekainaren 16an eta 17an egingo da. Sinboloak Egiptoko boto-txarteletan, analfabetoei laguntzekoLehen eguneko partehartze handiaren ondoren, Egiptoko hauteslekuek ateak ireki dituzte, bigarrenez.Bertan direla, irakurtzen ez dakiten egiptiar askok ezin dute hautagaiaren izena boto-txarteletan identifikatu, eta, arazoari aurre egiteko, sinboloak erabilita aukeratzen dituzte txartelak. Eguzkia, balantza bat, zaldi bat edo eskailera bat bilatzen dute boto-txarteletan, hautagaiaren arabera. Izan ere, aurretik, sinbolo horiek beraiek hautagai bakoitzaren aurpegiaren alboan ikusi izan dituzte, kalean, hauteskundeetako karteletan.Egiptoko herritarren % 40 da analfabetoa, eta arazo horri aurre egiteko sinbolo bana ezarri zitzaion apirilean alderdi bakoitzeko hautagaiari.''Arranoaren bila'' zihoan gaur Safaa Ibrahim 55 urteko emakumea, Hadmin hautagai naseristari botoa eman nahian. Semeak behin eta berriro hala eskatu diolako aukeratu du arranoa; ''nire semea iraultzaile hutsa da'', azaldu du.Ibrahimentzat sinbolo horiek ezinbestekoak dira: ''Bestela, norbaiten laguntza behako nuke botoa emateko; eta beste hautagaietako jarraitzaileek iruzur egin nazakete'', azaldu du.Piramide bat, kotxe bat, erloju bat, euritako bat edo izar bat dira hautagaiak identifikatzeko alderdiek aukeratutako beste sinboloetako batzuk.Irregulartasun gutxi bigarren jardunaldianBegiraleen arabera, irregulartasun gutxi egon dira bigarren egun honetan, eta Mohamed el Jamlishi Arabiar Ligako begiraleen buruak garrantzia kendu die. ''Orokorrean ezjakintasunak eta eskarmentu faltak eragindakoak dira. Antolakuntza ona da, baina aitortu beharra dago jarrera horiek eragina dutela'', azaldu du.