Mundua -

ASIA

Pelosik 24 ordu baino gutxiago eman ditu Taiwanen, eta uhartea "bakarrik ez uzteko" konpromisoa hartu du

AEBko Ordezkarien Ganberako presidenteak adierazi du bere herrialdeak ez duela "alde batera utziko Taiwanekiko duen konpromisoa" eta espero duela "indarrez ezer ez gertatzea" Asiako herrialdeari.

Nancy Pelosik Taiwan utzi du, eta Hego Koreara joan da. Argazkia: EFE.
Nancy Pelosik Taiwan utzi du, eta Hego Koreara joan da. Argazkia: EFE.
Nancy Pelosik Taiwan utzi du, eta Hego Koreara joan da. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidenteak 24 ordu baino gutxiago eman ditu Taiwango uhartean. Ameriketako Estatu Batuek "Taiwan bakarrik ez uzteko" dutela agindu du buruzagiak. Bitartean, Txinak neurri "sendo eta eraginkorrak" iragarri ditu, zigorrak eta dispositibo militar zabala barne.Pelosi Hego Koreara iritsi da dagoeneko, Taiwanen bisita azkarra egin ondoren.

Pelosik adierazi du bere herrialdeak ez duela "alde batera utziko Taiwanekiko duen konpromisoa" eta espero duela "indarrez ezer ez gertatzea" Asiako herrialdeari.

Pelosik asteazken honetan defendatu du Taiwan "eskualderako eredu" dela "herrialde demokratiko bat bihurtzeko izandako arrakastagatik eta ausardiagatik".

AEBko Ordezkarien Ganberako presidenteak Taiwanen demokraziarako trantsizioa goraipatu du, eta herrialdea "leku indartsuago" bihurtzeko aukera ere txalotu du, Txinan gertatzen denarekin konparatuta "alde nabarmena" dagoela argudiatuz. Estatubatuarraren arabera, horren adibide da Hong Kongen "herrialde baten, bi sistema" politika.

Tsai Ing-wen Taiwango presidentearekin izandako bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Pelosik esan du Pekinek ezingo duela saihestu beste legegile estatubatuar batzuk uhartera joatea, eta Tsai Kapitoliora gonbidatzeko asmoa aurkeztu du.

Taiwan AEBren eta Txinaren arteko harreman txarraren arrazoietako bat da. AEBko Ordezkarien Ganberako presidente batek ez zuen Taiwan bisitatu 1997tik, orain arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina gaur Gaurko titularrak Eguneko albisteak Asia albisteak Taiwan