Mundua -

Italia

Draghik atzera egin du dimisioan, eta koalizio-ituna berreraikitzea eskatu du

Lehen ministro izaten jarraitzeko prest agertu da baldin eta alderdiek babesten badute. Halaber, 5 Izar Mugimenduari eta beste alderdiei koalizio-ituna "ausardiaz, altruismoz eta sinesgarritasunez" berreraikitzea eskatu die, Italiako herritarrek hori eskatzen dutela argudiatuta.

Mario Draghi, gaur, Italiako Parlamentuko saioan. EFE
Mario Draghi, gaur, Italiako Parlamentuko saioan. EFE
Mario Draghi, gaur, Italiako Parlamentuko saioan. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Italiako lehen ministroa Italiako lehen ministro izaten jarraitzeko prest agertu da bere koalizio zabaleko alderdiek babesten badute. Batasun nazionaleko koalizioa "berreraikitzeko" eskatu dio gaur Parlamentuari, dimisioa aurkeztera eraman zuen 5 Izar Mugimendua (M5S) bere bazkideak eragindako krisiaren ostean.

"Bide bakarra, elkarrekin jarraitu nahi badugu, itun hau goitik-behera berreraikitzea da, ausardiaz, altruismoz eta sinesgarritasunez", eta hala eskatu die, Italiako herritarrek hori eskatzen dutela argudiatuta. "Alderdiak eta parlamentariak prest al zaudete itun hau berreraikitzeko?", galdetu du gaurko saioan.

Draghik joan den astean aurkeztu zuen dimisioa, Gobernu koalizioko gainerako kideek egin ez bezala, M5Sk uko egin baitzion Senatuan Draghiren gaineko konfiantza mozio batean bozkatzeari, baina Sergio Mattarella presidenteak ez zuen lehen ministroaren dimisio hori onartu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia