Mundua -

Londres

Erresuma Batuko Osasun eta Ogasun ministroek dimisioa eman dute Johnsonengan "konfiantza galdu" ondoren

Sajid Javid eta Rishi Sunak ministroek dimisioa aurkeztu dute. Keir Starmer laboristak, oposizioko buruzagiak, ziurtatu duenez, Johnsonen Gobernua "erortzen ari da".

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sajid Javid eta Rishi Sunak Osasun eta Ogasun ministroek, hurrenez huren, dimisioa eman dute Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroarengan konfiantza galdu baitute.

"Osasun ministro gisa zerbitzatzeko Gobernura itzultzea pribilegioa izan da, gure herrialdearentzako une hain kritikoan", idatzi du Javidek Johnsoni zuzendutako gutun batean. Iragan ekaineko konfiantza mozioa gogora ekarri dio Osasun ministroak.

Horrela, Javiden hitzetan, nahiz eta kontserbadoreak "interes nazionalaren alde egiteko gai izan", testuinguru honetan, "zoritxarrez", herritarrek ezetz uste dute dagoeneko. Gainera, diputatu tory "askok" Johnson kargutik kentzeko botoa eman zuten, gogorarazi duenez.

"Bere zuzendaritzapean egoera ez dela aldatuko argi dago niretzat, eta, ondorioz, nire konfiantza ere galdu du", adierazi du Javidek.

Sunakek gauza bera egin du, Johnsonek Erresuma Batuko lehen ministro bati eskatu beharreko jokabide estandarrak bete ez dituelako; pandemian zehar Downing Streeten egindako festei erreferentzia eginez.

Bestalde, oposizioko buruzagia den Keir Starmer laboristak ziurtatu duenez, Johnsonen Gobernua "erortzen ari da".

"Gobernu hau erortzen ari dela argi dago. Ministro kontserbadoreek lehen unetik jakin izan dute nor zen lehen ministroa. Historia deitoragarri honetan haren animatzaileak izan dira", esan du Starmerrek agiri batean.

Laboristaren ahotan, ministroak "konplizeak izan dira pauso bakoitzean, karguari ohorea kendu eta herrialdeari iruzur egiten zion bitartean. Osotasun izpirik izango balute, duela hilabeteak alde egingo zuketen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Londres Ingalaterra Boris Johnson Rishi Sunak gaur