Mundua -
ALIANTZA MILITARRA
Suedia eta Finlandia NATOko kide dira ‘de facto’
Bi herrialdeak hilabeteak iraun ditzakeen berrespen fasean sartu dira. Horien aliantzako sarrera ofiziala 2022ko amaieran edo 2023ko hasieran hel daiteke.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Suediak eta Finlandiak NATOn sartzeko protokoloa sinatu dute astearte honetan, eta aliantza militarreko 'de facto' kide bihurtu dira.
30 aliatuek bi herrialdeen sarreraren oniritzia ematen duen dokumentua sinatu dute Madrilen aurreko astean izandako goi-bileraren ondoren. Bertan, Turkiak Suedia eta Finlandiaren sarrera ahalbidetu zuen, eta, ondorioz, hilabete batez ezarri zuen blokeoa bertan behera utzi zuen.
Hala ere, akordioa sinatu ondoren, Turkiako agintariek adierazi dute Eskandinaviako bi herrialdeek dokumentuarekiko konpromisoa erakutsi behar dutela, eta defendatu dute berrespen fasean horiek berriro ere blokeatu ahal izango dituela. Berrespen fase horretan, aliantzako herrialde bakoitzak bere atxikimendu protokoloari jarraitu behar dio.
Suedia eta Finlandiaren NATOko sarrera ofiziala 2022ko amaieran edo 2023ko hasieran hel daiteke.