Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Trumpek bazekien 2020ko hauteskundeak baliogabetzeko plana legez kanpokoa zela, ikerketa batzordearen arabera
Presidente estatubatuarrak Mike Pence presidenteordeari presioa egin zion hauteskundeetako emaitzak blokeatzeko, baina Pencek entzungor egin zion. Joe Biden demokratak irabazi zituen hauteskundeak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ameriketako Estatu Batuetan Kapitolioaren aurkako erasoa ikertzen ari den batzordearen arabera, Donald Trump presidente izandakoak bazekien 2020ko hauteskunde emaitzak baliogabetzeko plana legez kanpokoa zela.
Ikerketa batzordeak ondorioztatu duenez, plana legez kanpokoa zela jakinda ere, presidente estatubatuarrak Mike Pence presidenteordeari presioa egin zion 2020ko hauteskundeetako emaitzak blokeatu zitzan.
Ostegun honetan, ikerketa batzordearen hirugarren audientzia publikoa egin dute Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan.
Aretoan egon ez arren, Mike Pence izan da eguneko protagonista. Izan ere, lekuko gisa hitz egin duen legelarietako baten esanetan, Donald Trumpen aginduari ez obedituta, iraultza saihestu zuen.
2020ko urtarrilaren 6ko Kapitolioaren aurkako erasoan bost pertsona hil ziren.