Mundua -

AEB

Gutxienez hiru lagun hil eta beste 11 zauritu dira Filadelfian izandako tiroketa batean

Tokiko komunikabideen arabera, gau-klubez osatutako zonalde ezagun batean, bertan bildutako jendearen kontra tiro egin dute hainbat erasotzailek. Polizia erasotzaileen bila dabil.

Tiroketa izan den zonaldearen irudia, Filadelfian. Argazkia: France Press
Tiroketa izan den zonaldearen irudia, Filadelfian. Argazkia: France Press
Tiroketa izan den zonaldearen irudia, Filadelfian. Argazkia: France Press

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru lagun hil eta beste 11 zauritu dira larunbat gau honetan Filadelfiako kale batean izandako tiroketa batean (Pensilvania, AEB), bertako Poliziak igande honetan zabaldu duenez. Zaurituak ospitalera eraman dituzte, eta "tiroz eragindako zauri anitz zituzten" bi gizonezko eta emakumezko bat dira hildakoak.

Tokiko komunikabideen arabera, gau-klubez osatutako zonalde ezagun batean, bertan bildutako jendearen kontra tiro egin dute hainbat erasotzailek. Han ere zegoen polizia-agente batek erasotzaileetako baten aurka egin du tiro, baina horrek arma bota eta ihes egin du. Polizia erasotzaileen bila dabil.  

Gaueko aisialdirako hiriko zonalde ospetsuenetarikoan jazo da tiroketa eta, lekukoen arabera, tiroketaren ondorioz, kaosa zabaldu zen.

Krimenaren tokian bi arma erdiautomatiko atzeman dira, horietako batek kargagailua luzatuta zuela. AEBko Kongresuko demokratek hori, hain justu, debekatu nahi dute eta, helburu horrekin, armak kontrolatzeko neurri-sorta bozkatuko dute datorren astean Ordezkarien Ganberan.

Joan den maiatzaren 24an 19 ikasle eta bi andereño tiroz hil zituen 18 urteko gazte batek Uvaldeko ikastetxe batean, Texasen. Armen inguruko eztabaida piztu da berriro AEBn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak