Mundua -

Arkeologia

Zahi Hawass arkeologia zentroak Bilbon ireki du Europarako eta Latinoamerikarako egoitza

Zahi Hawass munduko arkeologo prestigiotsuenetakoa da. Bilbon ireki duten nazioarteko egoitzan hainbat ekimen antolatuko dituzte.

Zahi Hawass arkeologo ospetsua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Argazkia: Bilboko Udala
Zahi Hawass arkeologo ospetsua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Argazkia: Bilboko Udala
Zahi Hawass arkeologo ospetsua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Argazkia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zahi Hawass egiptologo ezagunaren nazioarteko arkeologia zentroak Bilbon ireki du Europarako eta Latinoamerikarako egoitza.

Inaugurazioa dela eta, Zahi Hawass Bilboko udaletxean izan da goizean eta Juan Mari Aburtu alkatearekin bildu da, elkarlanean aritzeko aukera aztertzeko.

Arkeologo ospetsuak hitzaldi bana eskainiko ditu gaur eta bihar Gasteizko Europa Jauregian eta Iruñean, Nafarroako Medikuen Kolegioko Aretoan.

Aurrerantzean, Bilboko egoitza berria Mohamed Ezzeddinek zuzenduko du eta hainbat jarduera antolatuko dituzte bertan unibertsitateekin eta kultur elkarteekin batera, hala nola, hitzaldiak, erakusketak, Historiako ikasleentzako ikastaroak edo arkeologiari buruzko kongresuak.

Zahi Hawassek hamarkadak daramatza Egipto Zaharra ikertzen eta bere ibilbidean hainbat aurkikuntza egin ditu. 32 lan argitaratu ditu. Egun, mundu zabalean sakabanatuta dauden Egipto Zaharreko objektuak eta materialak herrialde horretara bueltatzeko mugimendu bat bultzatzen ari da.

Zahi Hawass Egiptologo ospetsua: 'Rosetta harria eta Nefertitiren bustoa Egiptora itzultzea eskatzen dut'

1:30

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilbo Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Egipto Arkeologia albisteak