Mundua -

Gerra Ukrainan

Zelenski: "Ukraina Europar Batasunean sartzea baino beste alternatibarik ez dago"

Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskaria "beso zabalik" hartu behar dela esan du Antonio Costa Portugalgo presidenteak Ukrainan egindako bisitan.

Antonio Costa eta Volodimir Zelenski, Portugalgo eta Ukrainako presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Antonio Costa eta Volodimir Zelenski, Portugalgo eta Ukrainako presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Antonio Costa eta Volodimir Zelenski, Portugalgo eta Ukrainako presidenteak, hurrenez hurren. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak larunbat honetan adierazi duenez, Ukraina Europar Batasunean sartuko ez balitz, horrek Errusiari mesede egitea ekarriko luke, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak proposatutako "europar komunitate politikoaren" proiektuari erantzunez.

"Ez dugu Ukrainaren hautagaitzaren alternatibarik behar, ez dugu horrelako konpromisorik behar", azaldu du Zelenskik Kieven, Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak Ukrainan egindako bisitan.

"Sinets ezazue, konpromiso horiek ez dira Europan Ukrainarekin izango, Europa eta Errusiaren artekoak baizik. Oso seguru nago. Ukrainaren sarrera babesteko Europako erabakian eragina izango du errusiarren presio politiko eta diplomatikoak", iragarri du egindako agerraldian.

Bestalde, Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskaria "beso zabalik" hartu behar dela gaineratu du Antonio Costa Portugalgo presidenteak, eta horretarako Lisboak "laguntza teknikoa" eskainiko diola aurreratu du. Helburu horrekin, ekainean Ukrainako hainbat funtzionariok Lisboara bidaiatuko dute.

"Europar Batzordeko txostena interes handiz itxaroten ari gara. Sarrera prozesuan laguntza tekniko guztia eta Europar Batasunean dugun eskarmentua eskainiko dizkiogu Ukrainari", azpimarratu du Costak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Eguneko albisteak Albisteak Portugal Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski