Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Oklahomak abortua debekatu du ernalketa gertatzen den unetik aurrera
Gauzak horrela, ia guztiz debekatu du abortua. Amaren bizia arriskuan egotea, bortxaketa edo intzestua izango dira salbuespen bakarrak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ameriketako Estatu Batuetan, abortua ia erabat debekatzen duen legea onartu dute bart Oklahoman. Lehendik ere Oklahomak zuen alor horretan AEBko legedirik zorrotzena, Texasekin batera, eta are gehiago gogortu du orain. Izan ere, Oklahomak abortua debekatu du ernalketa gertatzen den unetik aurrera. Kevin Stitt Oklahomako gobernadoreak sinatzen duenean sartuko da legea indarrean.
Haurdunaldia eteteko salbuespen bakarrak hauek dira: amaren bizia arriskuan egotea, bortxaketa edo intzestua. Salbuetsita ez daudenek isunei eta 10 urte arteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre.
Gainera, edozein herritarrek salatu aurkeztuko ahalko dute abortatu duen emakumearen edo hari lagundu dion pertsonaren aurka.
Etxe Zuritik legea kritikatu dute, estatubatuarren oinarrizko eskubide hori bertan behera uzteko muturreko ahalegina dela iritzita.
Gaur-gaurkoz, abortatzea debekatuta dago Oklahoman seigarren astetik aurrera.