Mundua -

NATO

Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko negoziazioa abiatzea oztopatu du Turkiak

Suedia eta Finlandia NATOn sartzearen aurka agertu da Turkia eta, ondorioz, aliatuen artean ez dago adostasun nahikorik bi herrialdeen eskariari bide emateko.

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, Suediaren eta Finlandiaren eskaerak eskuan dituela. EFE
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, Suediaren eta Finlandiaren eskaerak eskuan dituela. EFE
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, Suediaren eta Finlandiaren eskaerak eskuan dituela. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediak eta Finlandiak NATOn sartzea eskatu dute gaur ofizialki, baina Aliantza Atlantiarreko 30 herrialdeak oraingoz ez dira ados jarri prozedura abiatzeko, Europa Press agentziak zabaldu duenez.  

NATOren Kontseiluak gaur bertan egin du lehenengo bilera bi herrialde horiek egindako eskaria aztertzeko, baina Turkiak ez du begi onez ikusten aukera hori, Suediak eta Finlandiak Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremanak dituztela iritzita.

Ankarako Gobernuaren jarrera horren ondorioz, ez da adostasun nahikorik izan negoziazioa hasteko.  

Gauzak horrela, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak aldebiko bilerak egingo ditu herrialde aliatuekin egoera desblokeatzeko asmoz, Europa Press agentziak zehaztu duenez.

Suediak eta Finlandiak aurkeztu dute NATOn sartzeko eskaera
Suediak eta Finlandiak aurkeztu dute NATOn sartzeko eskaera
Suediak eta Finlandiak aurkeztu dute NATOn sartzeko eskaera

0:26
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NATO Eguneko albisteak Albisteak Turkia Suedia Finlandia