Mundua -
Donald Trump Twitterrera itzultzea baimenduko du Elon Muskek erosketa gauzatzen duenean
Elon Musken iritziz, "akatsa" izan zen presidente estatubatuarra Twitterretik kanporatzea. 2021ean, Kapitolioaren aurka erasoa izan ostean, profila behin betiko itxi zion sare sozialak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Elon Musk aberatsak (Tesla, Paypal, SpaceX eta beste hainbat enpresa handi sortu ditu) Donald Trump Twitterrera itzultzea baimenduko du sare sozialaren erosketa gauzatzen duenean.
Twiterrek behin betiko itxi zuen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen kontua, 2021ean Kapitolioaren aurkako erasoa gertatu ondoren.
"Atzera egin eta betoa kenduko nioke, baina oraindik ez naiz Twitterren jabea", esan du Elon Muskek elkarrizketa batean.
Elon Musken iritziz, "akatsa" izan zen presidente estatubatuarra Twitterretik kanporatzea.
Twitterren erabilera arauak urratzen dituzten mezu zehatzak ezabatzea eta arau-hausleei aldi baterako kontua ixtea onartzen du, baina beto iraunkorrak ezartzearen kontra agertu da.
Twitterreko zuzendaritzak onartu egin du sare soziala erosteko Elon Muskek egindako 44.000 milioi dolarreko eskaintza, baina operazioa ez da oraindik gauzatu.