Mundua -

HAUTESKUNDEAK FRANTZIAN

Alderdi Sozialista Melenchonek bultzatutako ezkerreko koalizioan aurkeztuko da hauteskunde legegileetara

Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak babestu egin du Jean-Luc Melenchonekin (Frantzia Intsumisoa) lorturiko aurreakordioa. Bozketan, 167 aldeko boto, 101 kontrako boto eta 23 abstentzio izan dira.

Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia
Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 12an eta 19an Frantzian egingo diren hauteskunde legegileei begira, Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak babestu egin du Jean-Luc Melenchonek bultzatutako ezkerreko koalizioan aurkezteko Frantzia Intsumikoarekin lorturiko aurreakordioa.

Bost ordutik gorako eztabaidaren ondotik, Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak erabaki du Frantzia Intsumisoaren, ekologisten eta komunisten arteko koaliziora batzea.

Goizaldean egin den bozketan, 167 aldeko boto, 101 kontrako boto eta 23 abstentzio izan dira.

Bozketaren aurretik, Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia Frantziako Intsumisoarekin lorturiko akordioa babestu du eta bakarrik aurkeztearen arriskuez ohartarazi du. Frantziako presidentea aukeratzeko apirilean egin ziren hauteskundeetan, Anne Hidalgo Alderdi Sozialistako presidentegaiak botoen % 1,7 soilik eskuratu zuen eta 577 hauteskunde barruetatik 12tan bakarrik gainditu zuen % 3ko langa eta bakar batean ere ez zen % 5era iritsi.

Melenchonek gidatutako ezkerreko koalizioaren helburua Asanblea Nazionalean gehiengoa lortzea da Emmanuel Macron presidenteari aurre egiteko.

NPA Alderdi Antikapitalista Berriak, ostera, iragarri du ez duela bat egingo Melenchon buru duen koalizioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Frantzia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia gaur Macronen Gobernua