Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Lavrovek esan du Errusiak ez duela Ukrainako erregimena aldatu nahi, "Donbassen segurtasuna bermatu baizik"

Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik lehen elkarrizketa eskaini dio Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak Europako hedabide bati.

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroaren hitzetan, Errusiak ez du Ukrainako erregimena aldatu nahi, "horretan Ameriketako Estatu Batuak dira aditua", Donbasseko herritarren segurtasuna bermatu baizik.

Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik lehen elkarrizketa eskaini dio bart Europako hedabide bati Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak. Hain zuzen ere, Rete4 Italiako telebista katean izan da.

"Ez dugu nahi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak amore ematea, borrokak etetea baizik", adierazi du.

Sektore neonaziak Ukrainako erakundeetan infiltratu direla nabarmendu du Lavrovek, eta Zelenskiren jatorri juduaz ohartarazita, Adolf Hitlerrek "jatorri hebrearra" ere bazuela erantzun du.

Halaber, ez du erantzun probokazio bat izan ote zen Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Kievera bisita egin zuen egunean misilak jaurti izana.

Bestalde, "etsaiak" diren herrialdeei gasa errublotan ordainaraztea defendatu du, Errusiak ez duelako sarbiderik dolarretan eta eurotan dituen erreserbetara, Europar Batasunak ezarritako zigorrengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina Errusia Vladímir Putin bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra Zelenski albisteak