Mundua -

HAUTESKUNDEAK FRANTZIAN

Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak programa akordioa lortu dute hauteskunde legegileei begira

Akordioak akordio, negoziatzen jarraituko dute. Izan ere, hainbat kontu dituzte oraindik adosteko, tartean, ekaineko hauteskunde legegileetara bakoitza bere aldetik ala koalizioan aurkeztuko diren.

Jean-Luc Melenchon, presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Jean-Luc Melenchon, presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpainako ekitaldi batean
Jean-Luc Melenchon, presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin berritan eta ekaineko hauteskunde legegileei begira, Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak programa akordioa lortu dute. Oraindik hitz egiten jarraituko dute, besteak beste, hauteskundeetara nola aurkeztuko diren erabakitzeko. Dena dela, itxura guztien arabera, ezkerreko blokea gertuago dago orain eta oso litekeena da ekologistak eta komunistak ere akordio horretara batzea.

Alderdi Sozialistak ohar bidez jakinarazi duenez, babestu egiten ditu Jean-Luc Melenchonen alderdiak hauteskunde legegileetarako programan egindako proposamenak, tartean, 1.400 euroko gutxieneko soldata ezartzea, erretiro adina 62 urtetik 60ra jaistea, Bosgarren Errepublikatik seigarrenera igarotzea eta Europar Batasuneko zenbait arau ez errespetatea.

Programan bat etorri arren, bi aldeen arteko negoziazioak ez dira oraindik amaitu. Hainbat kontu adostu behar dituzte, tartean, ekaineko hauteskunde legegileetara bakoitza bere aldetik ala koalizioan aurkeztuko diren. 

Itxura guztien arabera, ezkerreko blokea gauzatzeko aukera gertuago dago orain. Ekologistak eta komunistek ere zer egin erabaki beharko dute.

Ekologistak akordiotik gertuago

Azken orduetan, ekologisten eta Frantzia Intsumisoaren jarrerak gerturatu egin dira. 

Julien Bayou, Frantziako alderdi berdeko bozeramaileak France 2 telebista katean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, akordioa gertu dago eta litekeena da datozen orduetan negoziazio horiek konpromiso batean gauzatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Frantziako hauteskundeak Macron azken ordukoa Frantziako Gobernua