Mundua -

ukrainako gerra

Bi hilabete bete dira Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik, Donbass "askatzea" helburu

NBEren arabera, erasoak 2.200 hildako eta 5 milioi iheslari eragin ditu, unera arte.

Bonbardaketa batek suntsitutako eraikina, Kieven. Argazkia: EFE
Bonbardaketa batek suntsitutako eraikina, Kieven. Argazkia: EFE
Bi hilabete bete ditu Ukrainako gerrak

2:34

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 2.200 hildako zibilekin eta 5 milioi errefuxiaturekin (NBEren arabera), bi hilabete bete dira Ukrainan gerra hasi zenetik. Orain, bigarren fasearen garapena izaten ari da, herrialdearen ekialdeko Donbass eskualdea "erabat askatzeko", Kremlinak adierazi duenez.

Mariupol hiri estrategikoa, Azov itsaso parean, da ukrainar erresistentziaren azken gotorlekua, eta Errusiaren helburu nagusietako bat izan da gerra hasi zenetik. Izan ere, Donbass eskualdea erabat menperatzea da asmoa, eta 2014an anexionatutako Krimearaino korridore bat eratzea ekialdean.

Erasoek Donbass eskualdea estutzen jarraitzen dute
Erasoek Donbass eskualdea estutzen jarraitzen dute
Erasoek Donbass eskualdea estutzen jarraitzen dute

1:23

Erasoa hasi zenetik, tropa errusiarrek ekialdetik egin dute aurrera, Kharkiv Ukrainako bigarren hiri handienetik eta Mariupoletik. Hala, indar ukrainarrak inguratu nahi izan dituzte, Odesa hirira hedatzeko; Errusiaren portu gutiziatuenetako batera.

Mariupolen inguruko hizketak

Mijailo Podolyak ukrainar Presidentetzako aholkulariak Mariupoli buruzko elkarrizketa erronda proposatu dio Errusiari igande honetan. Era berean, salatu du Pazko ortodoxoan ere tropa errusiarrek Azovstal altzairutegia bonbardatu dutela, Ukrainako hego ekialdeko hiri horretan gelditzen den erresistentzia nukleo bakarra.

Twitterren zabaldutako mezu batean, ordezkaritza negozatzaileko kide den Podolyakek haren "izen onaren hondarretan" pentsatzeko iradoki dio Errusiari.

"Hiru pauso besterik ez dira behar horretarako: Pazko garaian benetako su-etena deklaratzea Mariupolen gain, zibilentzako korridore humanitario bat berehala ezartzea eta "negoziazio erronda berezi" bat hitzartzea, soldaduak jaso/trukatu ditzagun", laburtu du.

Gainera, Azovstal altzairutegiaren aurkako bonbardaketak salatu ditu. Zibilak eta soldaduak daude bertan babestuta.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak bertan behera utzi zuen ostegunean lantegi metalurgiko gotortuaren aurkako erasoa soldadu errusiarren biziak salbatzeko, baina blokeatzeko agindua eman zuen, "euli bat ere" igaro ez zedin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ukraina Errusia albisteak Vladímir Putin Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa