Mundua -
Ukrainako gerra
Oñatiko familia batek Txernobylgo 'alaba' onik dagoela jakin duen une hunkigarria
Anna urtero dator Oñatira oporretan, baina haren familia euskaldunak ez du haren berri izan Ukrainako gerra hasi zenetik. Mikel Ayestaran lankideak onik topatu du.
EITB Media
Anna 13 urteko neska ukrainarra da. 6 dituenetik, Oñatira (Gipuzkoa) etorri da urtero oporretan, eta azken bisita Gabonetan egin zuen. Euskara ere badaki! Edonola ere, Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik, haren familia euskalduna atsekabetuta eta kezkatuta bizi izan da, harrezkero ez baitu haren berri izan. Mikel Ayestaran EITB Mediak Ukrainan duen berriemaile bereziak, baina, albiste on bat izan du haientzat: Anna topatu du, eta onik dago.
"Oso egun gogorrak izan dira, lau egun lur azpian ezkutatuta egon gara, kanpoan bonbak erortzen ari ziren bitartean", azaldu digu Annak.
Bideo honetan, EITBren korrespontsala harekin elkartu den unea ikus dezakezue, eta biek izandako solasaldia ere bai:
Euskal Herrian, Asier Otegui lankidea Annaren Oñatiko familiarekin izan da, eta Mikel Ayestaranek bidalitako irudiak erakutsi dizkie. Zoriontsu hitz egin digute, lasaiago, Annaren irudiei begirik ezin kendu: